VII. Elkartasun Afarian berrogeita hamar urte dituzten klubak omenduko dira | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
VII-CENA-SOLIDARIA-CAS

VII. Elkartasun Afarian berrogeita hamar urte dituzten klubak omenduko dira

BizkaiaBasket fundazioak Bizkaiko Saskibaloiaren VII. Elkartasun Afaria ospatuko du, non Saski Sariak emango diren. Aurtengo edizioan berrogeita hamar urte beteak dituzten Bizkaiko Klubei omenduko zaie.

Afaria Iberdrola Dorreko Jatetxean ospatuko da Azaroaren 18an, ostirala, 21:30etatik aurrera. Menu bakoitzaren prezioa 40 eurokoa izango da eta helburua “Benin-erako baloiak programarako” dirua lortzea da.

Afarian bertan, Beninen izan diren Cristina Krug eta Eneko Izkarak beraien bizipenen berri emango digute, Saskibaloi Elkartasun programa hau lur urrun horietan nola garatu duten azalduz.

Era berean, BizkaiaBasket Fundazioak 2016ko Saski Sariak emango dituzte. Aurtengo edizioan berrogeita hamar urte beteak dituzten Bizkaiko Klubei zuzenduko zaie:

  • La Salle (1945)
  • Escolapios (1950)
  • Patronato (1950)
  • Loiola Indautxu (1952)
  • Padura (1956)
  • Zornotza (1959)
  • Tabirako (1960)

Bertaratu ezin direnek eta lagundu nahi dutenek, “0 Fila” aukera dute.  Diru sarketak BBK (KUTXABANK) bidez egin beharko dira: Kontu zenbakia : ES82 2095 0350 4191 1321 0121.  Izen emateak email bidez egin daitezke: fundacion@bizkaiabasket.com. Mesedez bertaratuko direnen izena aipatu diru sarrerarekin batera.