MENU
LV-cad FEM-GERNIKA-TABI

EUSKAL LIGAK: Tabirakok ezustekoa eman du Gizonezko Juniorretan eta Emakumezko Kadeteetan

Interesgarria izan da 10.jardunaldia gure taldeentzat.Gizonezko Kadeteetan ongi kokatuta, Emakumezko Juniorretan jokatutako guztia irabazita, eta garaipen handiak eta ezustekoak tabirakoko bi taldek emandakoak, izan ere Gizonezkoen Junior mailan Easo liderrari irabazi zioten eta Emakumezko Kadeteetan Gernikari.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Bizkaitarrak nagusi dira maila honetan. Tabirakok bosgarren garaipena eskuratu zuen jarraian, jokatutako 10 partidetatik bederatzigarrena, San Viatorren aurka, 51-78. Partida Durangarrena izan zen une oro.

Gernika KESB taldeak bere partidua irabazi zuen eta bigarren da sailkapenean. Gernikarrek Aranur bezala talde bati irabazi zioten etxetik kanpo 45-54. Azkoitiarrak lehenago sartu ziren partiduan baina 0-14ko partzial bati esker markagailua Josema Alcantararen taldearen alde jarri zen. Hirugarren laurdenean etxeko taldeak partida iraultzea lortu zuen (38-35, 30.min). Azken zatian gernikarrak hobeak izan ziren defentsan egindako lan onari esker.

Loiola Indautxuk ere garaipena lortu zuen Araskiren aurka 55-46. Garaipen honek konfiantza asko ematen die naiz eta jakitun izan A1 ia ezinezkoa dela.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Ezusteko handia  eman zuen Tabirako Baquek, izan ere Durangarren Easo Liderrari 64-53 irabazi zioten, defentsan maila oso handia erakutsiz. Garaipen honek, ISB talderen porrotari batuz, A1ean parte hartzeko aukera askorekin uzten die bizkaitarrei.

 

Igandean Ziorkontrol GetxoSaski eta Bilbao Unamunoren arteko derbi bizkaitarra izan genuen. Garaipena Bilbotarrentzat izan zen 53-74 eta horri esker Baskonia eta Easori jarraitzen dute.

GIZONEZKO KADETEAK

Bi ordezkari bizkaitar eta bi garaipen. Bilbao Unamuno eta Loiola Indautxu A1etik hurbil daude. Jon Bilbaoren taldeak 63-73 irabazi zion TAKEri eta Liola Indautxuk 82-44 azken postuan dagoen Araberriri.

Datorren jardunaldian goiko postuetako lehen bost taldeetatik lauk elkarren aurka jokatzen dute. Liolak Baskoni B bisitatuko du eta Unamunok Easo jasoko du etxean.

EMAKUMEZKO KADETEAK           

Maila honetan ere Tabirakok ezustekoa eman zuen. Durangarrek bi garaipen dituzte, biak elkarren segidan. Asteburu honetan dena lortu ahal duen Gernika KESB taldeari irabazi diote 41-60. La Sallek ez zuen egoera hau baliatu Gernikarrei aurrea hartzeko, izan ere Easok ez zuen hutsik egin 45-73. Loiola Indautxuk ISB liderraren aurka galdu zuen 81-25.