MENU
la-salle-cadete

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Igoera faseko partidak, ia erabakita

Bizkaiko Liga Berezien lehen fasea bukatzeko hiru jardunaldi geratzen direnean, argi ikusten da multzo bakoitzeko zein bi taldek jokatuko duten Euskal Ligarako igoera faseak. Asteburu honetan azken postu horiek erabaki daitezkeen partiduak jokatuko dira.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A multzoan ez dago zalantzarik. Loiola, Unamuno eta Euskuba Tabernak lehen bi postuak banatuko dituzte. Indautxukoek asteburuko partidua irabazten badute Euskal Ligarako igoera fasea jokatzea bermatuko dute, Askartzari 99-58 irabazi eta gero. Behetik laugarren postua bilatu nahi duten hiru talde daude eta momentuz Askartzak partidu bateko abantaila du.

B multzoan denboraldiko ezusteko ikaragarria eman zen, izan ere ordura arte partidurik galdu gabe zegoen Torune Berrio Otxoak 65-62 galdu zuen azken postuan zegoen La Salleren aurka. Leioak Santurtziri irabazi eta gero Santutxuren aurka jokatuko du eta beraien artean banatuko dituzte lehen bi postuak. Deustukoen garaipenak sailkapena estutu du, izan ere Tabirako eta Santurtzirekin berdinduta daude orain eta hurrengo jardunaldian Padurak Santurtziren aurka jokatuko du.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A multzoko jardunaldiko momenturik aipagarriena Getxosaskik Askartzaren aurka jasandako porrota izan zen 40-36. Hori dela eta igandeko partidua erabakigarria izango da Deustukoek koadroko lehen postua eskuratzeko. Behetik Askartzak maila mantentzeko pausu garrantzitsua eman zuen, eta datorren jardunaldia azken postuan dagoen Laurori irabazi gero, bere helburua lortuko du.

B multzoan Zornotzak zapore bikoitza duen garaipena eskuratu zuen Escolapiosen aurka 50-45, izan ere garaipen horri esker bigarren posturako lehien abantaila lortu du eta average partikularrean ere abantaila ateratzen dute.Tabirakok eta Construcciones Zamakoak Portugalete eta Mungiari irabazi zieten urrenez urren.

GIZONEZKO KADETAK

A Multzoan dena erabakitzeke dago. Unamunok ezustekoa eman zuen Berrio Otxoari 53-44 irabazi eta gero eta maila mantentzea eskura du, Santutxukoek urrunago ikusten dute Tabirako eta leioa. Azken hauen 44-108 irabazi zieten azken postuan dagoen Zornotzari.

B Multzoan La Sallek partidurik galdu gabe jarraitzen du.Padurak ez zion aurkaritza sendorik erakutsi (49-89). Soilik Construcciones Armentik jarraitzen du Deustukoen erritmoa. Talde biek bermatuta dute  igoera fasea jokatzea eta azken jardunaldi honetan erabakiko da zein talde geratzen den lehenengo eta zein bigarren. Getxosaskik maila galduko du eta Santurtzik Loiolari 37-50 irabazi eta gero, maila mantentzeko aukerekin jarraitzen du.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoko norgehiagoka aipagarriena Lauro eta Zornotzaren artekoa izan zen eta garaipena Laurok eskuratu zuen 38-53. Garaipen honekin Loiukoak sailkapenaren buruan daude Gernikarekin berdindurik  eta hirugarren postuan dauden Zornotzari abantaila ateraz. Maila mantentzeko lehien Tabirakok 60-59 irabazi zion Unamunori.

B multzoan inork ere ezin du Escolapiosekin. Bilbotarrak Askartza baino hobeak izan ziren eta Euskal Ligarako igoera fasea jokatuko dute. Tabirako da hurrengoa sailkapenean azken sailkatuaren aurkako partidua irabazi eta gero.Paulesek La Salleri irabazi zion eta azken sprint hau lasaitasunez aurre egin dezakete.