MENU
victoria-ante-Cadi---enCanc

Gerardo Candina: “Helburua kopa irabaztea da”

(ARGAZKIA:  © Agusti Peña / enCancha.com) 

Lehen aldiz historian, talde bizkaitar bat Erreginaren Kopa jokatzeko sailkatu da. Balentria pasa den igandean lortu zuen Lointek Gernika Bizkaiak.  Aurten, lehen itzuliko lehen 6 sailkatuek jokatuko dute Kopa eta lehen aldia da gure talde batekin gertatzen dena.

Historiari errepasatuz, esan beharra dago estatuko maila gorenean egon diren gure taldeak MEDINA,Kaixo edo GDKO Ibaizabalek, ez zuten lortu kopako azken faserako sailkapena baina ohartxo bat aipatu behar da. Urte batzuetan ez zen Erreginaren Kopa deitzen,1973an Espainiako Emakumezkoen Txapelketarako bigarren edizioa jokatzen den. 8 talde sailkatu ziren, beraien artean Bilboko Club Aguilas Schweppes. Talde Bilbotarrak 48-37 galdu zuen Gironaren aurka final laurdenetan eta azken postua eskuratu zuen torneo honetan.

1978. urtean izena aldatu zuen eta ordutik Erreginaren Kopa izenaz ezagutzen da. 8,4 eta orain 6 taldeetako lehiaketak egin dira eta inoiz ez da talde bizkaitar bat sailkatu.

Lorpen honen ondoren, Gernika KESB taldeko presidentea den Gerardo Candinak beraien web orrian elkarrizketa bat argitaratu dute (ELKARRIZKETA OSOA IKUSI). Hona hemen Gernikarren presidenteak esandako hitz batzuk.

Elite mailan hirugarren denboraldia dute eta sailkapenean hirugarren daudela eta koparako sailkatu direla ikustea ez zegien hasierako planetan Gerardo Candinak zuzentzen duen taldean: “ Ibilbide orri bat genuen eta taldeak zerbait polita egin zezakeela uste genuen baina Kopan edo Playoffak jokatzea ez zen hasierako helburuetariko bat.  Ibilbide orri hori egokitzen joan gara  eta gaur egun bukatu gabe dago”.

Lorpen matematikoa lortu eta gero afizioa “euforia askorekin dago” eta jokalariak “oso pozik daude”. Baina Gerdo Candina ez da sailkapenarekin konformatzen “ lehen itzulian lehen bi postuetan amaitu nahi dugu” izan ere horrek finalerdiak zuzenean jokatzea ekarriko luke eta behin lehiaketan ez da ezer baztertu behar “helburua Kopa irabaztea da”.