MENU
  • PAULES-PRESENTA4
  • PAULES-PRESENTA3
  • PAULES-PRESENTA2
  • PAULES-PRESENTA

CB Paules klubaren jaia bere taldeak aurkezteko

Urriaren amaieran, Bizkaiko Saskibaloiaren ikurretako bat den CB Paules Klub Barakaldarrak bere denboraldiko aurkezpen ofiziala egin zuen. Aurkezpena jai giroan egin zuten eta taldeko Zuzendaritza ezagutarazteko balio izan zuen.

50 urte baino gehiago dituen kluba igoera fasean aurkitzen da. 10 talde Federatu eta Eskola mailako 8 taldek osatzen dute Saskibaloi Eskola. Guztira 230 jokalari eta tekniko.

Aurkezpenean Emakumezkoen Senior taldeko Kapitaina den Alba Sainzek hitzaldi bat eskeri zuen, talde guztiak ezagutu genituen  eta Mikel Garcia presidentearen lana aitortzeko denbora izan zen. Ostean argazki ofizialak eta ekitaldiaren amaiera etorri ziren.