HAUR MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA: Garaipena eta Txapelketa Emakumezkoen Bizkaiko Selekzioarentzat | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
INF-FEM-BIZKAIA-CAMPEON

HAUR MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA: Garaipena eta Txapelketa Emakumezkoen Bizkaiko Selekzioarentzat

Hondarribian ospatzen ari den Euskadiko Haur mailako Txapelketaren bigarren jardunaldia eta bigarren garaipena Bizkaitarrentzat Arabaren aurka (37-42).Garaipen honi esker Txapelketa irabazi dute Aitor Lezearen neskek. Gizonezkoek ere garaipena eskuratu dute Arabaren aurka (57-62) baina bere basketaverageak ez dio txapelketa irabazteko aukerarik ematen. Arabak eta Gipuzkoak Igande honetan jokatuko duten partidaren emaitzari itxaron beharko diogu azpi-txapeldunak edo hirugarrenak diren jakiteko.

EMAKUMEZKOAK: ARABA 37 – BIZKAIA 42

Beraien esku zuten txapelketa neskek eta ez zuten hutsik egin. Irune Orio min hartuta zegoen eta ezin izan zuen jokatu. Kontzentrazio handiarekin irten ziren erasoan eta defentsan asko presionatu zuten, saskiratze errazak lortuz. 6.minuturako 2-9 zegoen markagailuan. Araba esnatu egin zen eta hiruko asko lortu zuten. 15-6ko partzialarekin Arabak buelta eman zion partidari.  Erasoan burua erabiliz eta defentsan hobeto jokatuz atsedenaldira 18-22ko abantailarekin iritsi ziren Bizkaitarrak. Atsedenaldia baino lehen Ane Alonsok min hartu zuen.

Colinok barrutik eta Ane Ollok kanpotik behin betiko erritmoa jarri zuten. 11 minuturen faltan 22-33. Eremuko defentsa lanak ez zien Arabarrei arnasarik hartzen uzten. Bizkaiak saskiratze erraz asko huts egin zituen, Arabak hirukoen bidez diferentzia murrizten saiatu zen baina azkenean 37-42 bizkaitarren alde.

GIZONEZKOAK: ARABA 57 – BIZKAIA 62

Bigarren jardunaldian emaitza eta zentzazio hobeagoak lortu zituzten Bizkaitarrek. Ez zen garaipen erraza izan, izan ere hasiera txarra egin zuten bizkaitarrek. 5. Minuturako 11-3 Araba aurretik. Jokin Kamiruagak partida gelditu zuen eta saskirako bidea aurkitzen hasi ziren. Ez zen nahikoa izan, izan ere lehen laurdenerako 23-12 Arabaren alde. 15.minuturako 30-14. Bizkaia gozakaitz zegoen, hirukorik sartu ezinik, intentsitate gutxirekin, defentsan kontzentrazio gabe…

Azken laurdenean Allende Cortaharena eta Nuñezek erakustaldia eman zuten, 13-0eko partziala lortuz 4 minututan eta partida 47-47 berdinduz. Defentsan baloi asko berreskuratu zituzten, erreboteetan kontrola erakusten zuten, abiaduraz jokatzen zuten. Bizkaiak momentu ezin hobea aurkitu zuen buelta emateko eta Arabak ezin izan zuen Bizkaitarren erasoa gelditu. Azkenean Garaipena Bizkaitarren alde.