MENU
BIZKAIA-INF-FEM-COPA

EUSKADIKO HAUR MAILAKO TXAPELKETA: Txapeldunek beraien garaikurra hartu dute eta mutilak azpi-txapeldun geratu dira.

Igandean Euskadiko Haur mailako txapelketako hirugarren jardunaldia ospatu zen Hondarribiko Hondartza Kiroldegian. Neskek txapelketa irabazi ostean mutilen partida geratzen zitzaigun, azkenik azpi-txapeldun geratu dira.

Gipuzkoa eta Arabaren arteko partida bikoitzek lehiaketari amaiera ematen zioten. Bizkaiko neskek ziurtatuta zuten garaipena. Gipuzkoak 59-47 irabazi zuen eta bigarren postua lortu zuten.

BIZKAIA-INF-FEM-COPAS

Gizonezkoen mailan aldiz dena erabakitzeke zegoen. Garaipen bat eta Porrot bat jasan eta gero gure mutilek txapela lortzeko aukera gabe geratu ziren matematikoki baina azpi-txapeldun geratu zitezkeen. Horretarako Jokin Kamiruagaren taldeak Gipuzkoak Arabari irabaztea behar zuen. Etxeko taldeak ez zuen hutsik egin eta 70-59 nagusitu ziren.

Zorionak gure ordezkari guztiei!