MENU
BB-TENERIFE

Garaipenak Lointek,Zornotza,GDKO eta Bilbao BSR taldeentzat

Orokorren balantze positiboa talde Bizkaitarrentzat. Egia da RETAbetek bere mailako talde baten aurka galdu zuela eta Santurtzik ere ezin izan ziola Estela talde indartsuari aurre egin baina gainontzeko taldeek helburuak bete zituzten. Aipatzekoa Bidaideaken garaipena, Malagan irabaztea ez baita batere erraza.

RETABET BILBAO BASKET 81 – IBEROSTAR TENERIFE 91

Badirudi RETAbet husten ari dela. Lau jardunalditan partidarik galdu gabe izan eta gero Andorra eta Teneriferen aurka ez da irabazteko gai izan. Azken laurdeneko lehen minutuetako 62-68 tartea oso ondo kudeatu zuten Txus Vidorretaren mutilek. Talde Bilbotarreko onena Buva izan zen 19 punturekin.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 54 – CAMPUS PROMETE 49

Oso partida zaila, talde bietako jokalariek huts egite asko egin zituztelarik. Onena garaipena Bizkaia geratu zela. Lointek Gernikak partida zail hau irabazten jakin zien eta bigarren postuan daude oraindik porrotik jaso ez duen Gironaren atzetik. Hain zuzen ere hurrengo partida beraien aurkaz jokatuko dute Mario Lopezen neskek.

AMETX ZORNOTZA 94 – AGUSTINOS LECLERC 87

Puntu askoko partida, barneko jokoak arazo asko eragin zien Zornotzarriei. Libroia joko antolatzailearen defentsa ona, Lacunza, Mbamalu eta Millaudek erasoan egindako joko onari esker, Leoneko taldea denbora osoan Zornotzarren ondoan egon zen, etxekoei zalantzak eraginez.

 

Azken minutuetan 10 puntu inguruko aldearekin zegoen zornotzarra baina jarraian huts egindako 6 jaurtiketa libreek, esperantza eman zien Leoneko taldeei. Zornotzarrak ez ziren kikildu eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuten.

GDKO IBAIZABAL 62 – UNIVERSIDAD DE OVIEDO 48

Garaipen erosokoa lortu zuen GDKO taldeak Universidad de Oviedo taldearen aurka. Erabateko kontrola izan zuten Estitxu Ibarretxeren jokalariek. Atsedenaldirako 37-21. Minutuak banatu zituzten, izan ere Oviedoko taldeak ez zuen arazorik eragiten. Aponte eta Achiri izan ziren taldeko onenak 15- eta 14 punturekin urrenez urren.

ESTELA 61 – CB SANTURTZI SK 48

Oilarren arteko lehia.Rafa Pueyoren taldea, Miguel Blanco, Jon Peña eta Bilbao Basketeko jokalari izandako Tomas Hampl besteak beste, Santurtziarren aurka lehiatzen zen.

Hasieran saskiratzeak asko kostatzen ziren, 6.minutuan 6-6. Lehen partzialaren bukaeran 14-15 ezkerraldeko taldearen alde. Bazirudien Santurtziarrek beraiek nahi zuten tokian jartzen zutela baloia baina Hampl 6-0 bat egin zuen eta atsedenaldira 30-28koarekin joan ziren.

 

Atsedenalditik bueltan partida hautsi egin zen , izan ere Kantabriako taldeko Miguel Blanco bizkaitarrak 9 puntu sartu zituen 11-0eko partzial batean eta markagailuan 41-28koa ezarri zuten. Honek ezinezko egin zion Santurtziri buelta ematea.

AMIVEL IF. CLÍNICAS RINCÓN 50 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 59

Bigarren jardunaldia eta bigarren garaipena Bidaideak Bilbao BSR taldeak,Malagako taldea baino hobeto jokatu zuen baina oso partida berdindua izan zen. 10 minuturen faltan 44-45.  Saski azpian erakutsitako nagusitasuna eta Garcia-Avendaño loturak Bilbotarren alde ekarri zuen partida.