MENU
GKA-PERF-ASURMENDI

Etxeko partidetan garaipenak eta kanpoko desplazamenduetan porrotak

Kantxa faktorea garrantzitsua da maila guztietan baina baita elitean ere. Asteburu honetan, etxean aritu ziren taldeak baino ez zuten garaipena lortu. Lointek Gernikak Perfumerias Avenida talde indartsua menderatu zuen defentsan erakustaldia emanez. Santurtzik Pielagos taldeari irabazi zion erasoan lan bikaina eginda eta Bidaideak Bilbao BSR taldeak Ferroli irabazi zion Txurdinagan.

MORABANC ANDORRA 85  – DOMINION BILBAO BASKET 81

Denboraldiko lehen porrota jaso dute “beltzezko gizonek” Andorran. Bilbotarrek hasiera txukuna egin bazuten ere (11-16), ez ziren gai izan aurreko partidetako maila erakusteko.Hala eta guztiz ere Bilbotarrek partidan sartuta egon ziren denbora osoan, horren adibide dugu, 9 segundoren faltan 81eko berdinketa zegoela markagailuan. Azkenean etxekoen jaurtiketa libreei esker garaipena Andorran geratu zen.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 62 – PERFUMERÍAS AVENIDA 51

Lointek Gernikak egungo txapelduna den eta oraindik partidarik galdu gabe zegoen Perfumerias Avenidari irabazi dio,emozioz beteriko partida batean. Gernikarrak inolako konplexurik gabe irten ziren eta Pinari esker lehenengo abantailak lortzen hasi ziren,17-8 8.minutuan.  Elonouri esker , Avenidak bere taldea aurretik jartzea lortu zuen 22. Minuturako 24-25. Carter erasoan bikain aritu zen, Jefferesonek joko handia erakutsi zuen partidako zatirik erabakigarrienetan eta Pinaren hiruko batek dena erabaki zuen. Garaipen honekin, Mario Lopezen neskak bigarren postuan kokatzen dira Salamankoekin berdindurik eta Gironarengatik garaipen batera.

XUVEN CAMBADOS 91 – AMETX ZORNOTZA 63

Ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Zornotzak Galiziako lurretan Cambados liderraren aurka. Mikel Garitaonandiaren taldeak huts egite asko egin zituen, gaizki aritu zen defentsan eta erasoan, galera asko eta hutsegite asko. Lehen laurdena 21-8 bukatu zen. Liderraren aurka horrelako markagailu bati buelta ematea ia ezinezkoa da eta are gehiago defentsarako gaitasunik gabe. 13. minuturako 32-12 zegoen markagailua eta Zornotzarrak inolako aukerarik gabe geratu ziren.

SNATT’S FEMENÍ SANT ADRIÁ 60 – GDKO IBAIZABAL 49

GDKO Ibaizabalek garesti saldu zuen porrota. Lan serio eta gogora egin zuten, lehiaketako aurkaririk gogorrenetako bati aurre egiteko baina ez zen nahikoa izan. Kataluniarren lau hirukok partida erabakita utzi zuten eta Galdaoztarrak saririk gabe itzuli ziren.

CB SANTURTZI SK 93 – PAS PIELAGOS 49

Maila ikaragarria erakutsi zuen Santurtzik Pielagosen aurka. Kantabriarrek porrot argia jaso zuten, atsedenaldirako 37-20 zegoen markagailua. Santurtziarren 33-7ko partzial bati esker partida guztiz hautsi zuten. Hurrenetik oso eraginkorrak izan ziren (13/31) eta oso fidagarriak saskitik hurbil (23/35). Ezkerraldekoak erakustaldia eskaini zuten Joseba Iglesias , aurre-denboraldian jasandako lesioa eta gero kantxetara bueltatu zen egunean. Hegaleko pibotak 19 puntu eta 5 errebote egin zituen.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 68 – ABECONSA BASKETMI FERROL 54

Denboraldiko lehen partida eta lehenengo garaipena lortu du Bidaideakek Ferrolen aurka. Bigarren laurdenaren erdian 32-11 zegoen markagailua eta bazirudien dena erabakita zegoela baina galiziarrek ez zuten etsi eta lehiakor aritu ziren. Horrez gain, zaleek omenaldia eskaini zien Rioko Joko Paraolimpikoetan dominak eskuratu zituzten Bilboko jokalariei.