MENU
DRON-75-ANIV

XV. Eskola Laguntzaile programaren aurkezpena eta urteurrenaren argazkia

Ostegun honetan Miribillako Bizkaia Frontoian 841 Eskola laguntzaile elkartu ziren programaren hamabosgarren edizioan, eta ondorioz ospakizun kutsua izan zuen.

Beste behin eskola laguntzaile izateko konpromisoa hartu duten guztiak Bizkaia Frontoian elkartu ziren, oraingoan arautegiaren ezagutzan formazioa eskuratzeko asmoz. Opari bezala, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren 75. Urteurrenaren logoa duen izerditako berdea jaso zuten.

Federazioko jarduneko presidente den German Mongek ongietorria eman zien bertaratutako guztiei eta erakutsitako konpromisoa eskertu zien, izan ere laguntza hori gabe ezinekoa litzateke eskola mailako saskibaloia aurrera eramatea. Mongek eskola laguntzaileekin batera sorpresa eta aitortza bat eman zion Mikel Arpóni, izan ere 25 urte betetzen ditu Federazioko langile bezala, horrez gain, Eskola Laguntzailea programako arduraduna ere bada.

Jarraian, 75 eskola laguntzaileren laguntza izan zen, 75 zenbakia osatzeko eta horrela 75. Urteurren argazkia ateratzeko dron bat erabiliz.

Eskola Laguntzailea programaren 15 denboralditan zehar, 3325 pertsonak parte hartu dute. Kolektibo honen zenbatekoa, Bizkaiko Arbitroen Elkargotik pasatako pertsonen hirukoitza suposatzen du.

Aurten dauden 841 eskola laguntzailetatik, 269k aurrenezkoz parte hartuko dute 2016/2017 denboraldian.