MENU
LOIOLA-CAD-MASC-TM

EUSKAL LIGAK: Liderik gabe baina orokorrean pozik

Bost jardunaldi eta gero ondorioak atera ditzakegu eta posible da lehen fase honetan  taldeek zein aukera izan dezaketen ikustaraztea.  Hobekien sailkatuak Gizonezko kadeteetan eta Emakumezko Juniorretan ditugu, non naiz eta sailkapen bururik ez izan , A1ean sartzeko lehian aritzeko hautagai sendoak dira. Aipatzekoa da Emakumezkoen mailetan dihar duten Loiolaren taldeen bolada txarra, nahiz eta oraindik hobetzeko astia duten.

GIZONEZKO KADETEAK

Maila ona erakutsi dute gure taldeek maila honetan, izan ere lehen bost postuetan daude talde bizkaitarrak. Loiola Indautxu bigarren da lau garaipenekin, Fundación 5+11 liderrari 79-68 irabazi eta gero. Laugarren Bilbao Unamuno dugu 3-2ko balantzearekin, asteburu honetan 54-79 irabazi eta gero Arabako beste taldeari.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Porrot gogorra jaso zuten La Salleko neskek Gernikaren aurka 89-32. Hala eta guztiz ere laugarren postuan daude 3 garaipenekin. Loiolak ere zorte txarra izan zuen, puntu bategatik Araskiren aurka galdu zuelarik 60-59. Alex Aurreren neskak irabazi gabe jarraitzen dute. Tabirakok ere  emaitza txarra erdietsi zuen Autocaresen aurka 41-70. Jardunaldiko puntu positibo bakarra Gernikarrentzat izan zen, bigarren postuan jarraitzen dutelarik 4 garaipenekin.

GIZONEZKO JUNIORRAK

7 puntugatik galdu zuen Bilbao Unamunok Donostian 69-62, hori dela eta hirugarren postura jaitsi da, hiru garaipenekin. Tabirakok garaipen garrantzitsua lortu zuen Azpeitian Hidraulics taldeari irabaziz. Hirugarren garaipena dute Durangarrek eta laugarren postuan kokatzen dira.  Asteazken honetan Araberrik eta Getxosaskik elkarren aurka jokatzen dute eta Getxotarrek lehen garaipena lortzen saiatuko dira.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Ezusteko bigarren porrota jaso du Gernikak, multzoaren buru izateko faboritoak dira Gernikarrak. Oraingoan Araskiren aurka galdu zuten 58-49. Loiolak lehen garaipena eskuratu zuen  Donostian Atleticoren aurka 63-71. Jardunaldiko partidarik onena Tabirako eta egungo liderra den Aranur taldearena izan zen.Talde biak 4 garaipenekin iristen ziren eta irabazleak lehen postua eskuratzea zuen helburu. Saskiratze gutxiko partida izan zen eta Arabarrek 37-50 irabazi zuten.