MENU
LV-JUN-FEM---GERNIKA

EUSKAL LIGAK: Junior mailetan talde bizkaitarrak lidertzan

Asteburu ona izan da orokorrean Euskal Ligan dauden talde bizkaitarrentzat. Juniorretan, gure bi talde daude lidertzan, mutiletan Bilbao Unamuno taldeak Easo eta Fundazio taldeekin batera sailkapenaren buru da eta nesketan Tabirako maila ikaragarria erakusten dabil,izan ere Aranurrekin batera, 4 garaipen lortu ditu 4 partidetan. Ikustekoa izango da hurrengo jardunaldia, izan ere talde biek elkarren aurka jokatuko dute. Aste honetan Gernika eta Loiolaren arteko derbi interesgarria izan dugu, gernikarrak gailendu direlarik.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Derbi polita ikusi genuen Indautxun Loiola eta Gernikaren aurka, azken hauen garaipenarekin. Esan beharra dago Indautxuarrek 3 kadeterekin jokatzen dutela eta momentu honetan belaunaldi aldaketa batean murgildurik dagoela.

Defentsa lan izugarriarekin abiarazi zuten partida talde biek, horren adibide da etxeko taldeak lehen 6 minutuetan 3 puntu baino ez lortu izana.  Josema Alcántararen neskek azkar mugitzen zuten baloia eta lehen laurdenerako 5-20koa lortua zuten.  Gernikarrek sistema defentsiboa aldatu zuten 1-2-2 jarriz eta horri esker etxeko taldeak 10 puntura jartzea lortu zuen, partidan sartzea lortuz. Etxeko taldearen erreakzioa ikusirik, Gernikarrek hutsartea eskatu zuten eta atsedenaldira 26-36 ailegatu ziren.

Gernikarrek presio hobea erakutsi zuten atsedenaldia eta gero baina Indautxuarren grinak tinko iraun zuen. Erasorako orduan ordea, etxekoek hutsegiteak egin zituzten eta horri esker Gernikarrek, Alberdik bikain bukatzen zituen  kontraerasoak eragiten zituen. Gernikarrek defentsan aldaketak egiten jarraitzen zuten eta horri esker 3. Zatiko amaieran 9 puntura hurbildu ziren, 37-46.

Loiolaren 2 baloi lapurretari esker 5 puntura hurbildu ziren, Gernikarren urduritasuna areagotuz. Baina Bilbotarrek galdurik bi baloiri esker eta beste bi saskiratze lortuta, Gernikarrak lasaitasuna lortu zuten. Hori gutxi balitz, Indautxuarrak bonusean sartu ziren eta horrek gauzak erraztu zieten Gernikarrei.Leire Ugalderen lan onari esker, Amaia Iruskieta eta Ane Olaetak partida erabakita utzi zuten. Azkenean 48-62 amaitu zen.

 

Derbiaz aparte, San Viator A-k lehen garaipena erdietsi zuen Araskiren aurka 65-61. Tabirakok ere garaipena lortu zuen Donostian (39-51) eta sailkapenaren buru da.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Oso multzo berdindua dugu. Derbi aparte bizi izan genuen Durangon, non etxeko taldeak gauzak zail jarri zizkion Bilbao Unamuno liderrari, azken hauen 3 puntugatik garaipena lortu zutelarik 64-67. Ziorkontroil Getxosaskik garaipena ezagutu ezinik jarraitzen du. Oraingoan Glual Hidraulics Azpeitiarren aurka galdu zuen etxean 59-68.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Beste porrot bat jaso du Loiola, oraingoan luzapenean Kirolak Arabaren aurka 53-49. La Sallek 3. Garaipena lortu zuen ea sailkapeneko goiko postuetan da, garaipenik ezagutzen ez duen Tabirakori irabazi eta gero 82-68. Gernika bigarren postuan dugu, malosten Araskiri erraz irabazi eta gero, 91-43.

GIZONEZKO KADETEAK

Bizkaitar guztiek garaipena erdietsi dute maila honetan. Larunbat goizean Loiolak , Fundacion 5+11 taldeari 66-54 irazi zion. Tabirakok ere garaipena lortu zuen Grupo Zaherren aurka, oso partida orekatua jokatu zuten , horren adibide da 76-74 emaitza estua. Arratsaldez Unamunok 68-72 irabazi zuen Donostian eta bosgarren daude sailkapenean.