MENU
KEPA-LAMBARRI

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Kepa Lambarri (Unamuno): “Neskatoen eta mutikoen formakuntza da helburu nagusia”

Bizkaiko liga berezietako jardunaldiak aurrera doaz, jardunaldi honetan Kepa Lambarri, Gizonezkoen Junior mailako Unamunoren entrenatzailea dugu protagonista, Fausto Orioren (Caja Bilbao) koinatua eta Nekane lambarriren (Kaixo) anaia. Birpasatzea eta gero, saskibaloi munduan izan dien bilakaera ezagutuko dugu.

Gizonezko Kadeteak

Pasa berri den asteburuan Zornotzak atseden jardunaldia zuen (gogoira dezagun A multzoan 5 talde daudela). Larunbat eta Igandean ospatutako partidetan Tabirakok Berrio Otxoa liderrari irabazi zion 107-29 eta Leioak erraz irabazi zion Unamunori 46-95. B multzoan, partidarik galdu gabe dagoen Construcciones Armetik 51-68 irabazi zion Padurari eta Loiolak 60-36 irabazi zion Getxosaskiri.

Emakumezko Kadeteak

A multzoko hiru partidetatik bi oso berdinduak izan ziren. Gernikak 39-42 irabazi zion Laurori igandean eta orain sailkapenaren buru daude. Unamunok 58-59 irabazi zuen Getxon. B multzoari dagokionez, Escolapios taldeak partidarik galdu gabe jarraitzen du, tabirakori 45-39 irabazi eta gero. Multzo honetan, Mungia eta La Salle atzean gelditzen dabiltza. Mungiarrek 69-59 galdu zuten Paulesen aurka eta La Sallek 57-30 galdu zuen Askartzaren aurka.

Gizonezko Juniorrak

A multzoan, oso garaipen landua lortu zuen Euskuba Taberna liderrak Zornotzan 51-55. Partida guztiak irabazi dituen Loiolak 78-51 irabazi zion Escolapiosi. Unaumon ere asko sufritu gabe irabazi zion Askartzari 83-66. B multzoari dagokionez  leioa eta Berrio Otxoa daude orain lehen bi postuetan. Eskuinaldekoek 53-71 irabazi zioten La Salleri eta Berrio Otxoak 75-81 Tabirakori oso partida entretenigarri batean.

Emakumezko Juniorrak

A multzoan La Sallek beste garaipen bat eskuratu zuen, oraingoan 26-47 Getxosaskiren aurka. Bigarren sailkatua den Unamunok, 23-64 irabazi zion Leioari.Askartza eta Lauroren aurkako partida oso berdindua izan zen, azkenean etxeko taldeak irabazi zuen 37-31. Talde biek oso planteamendu taktikoa erakutsi zuten. B multzoari dagokionez, bi partida aipagarri izan genituen, horietarik bat emozio gutxikoa, izan ere Contrucciones Zamakoa liderrak 32-67 irabazi zion tabirakori. Beste partida aipagarria Mungiak Escolapiosi irabazitakoa dugu 53-50.

Kepa Lanbarriri elkarrizketa

Gaur Kepa Lambarri, Gizonezkoen Junior mailako teknikoaren ibilbiderai buruz gehiago ezagutuko dugu. Laguntza asko izan duen gizona dugu, izan ere urte bere familiak urte asko daramatza saskibaloi munduan. Lehendabizi zuzentzen duen taldea aztertuko dugu, non bere iritziz formazioak berebiziko garrantzia duen.

2-1eko aldeko balantzea 3 jardunalditan. Zer sentsazio dituzu? Orain arte ezagutzen ez nuen Liga bat da. Egia da Loiolak lehen jardunaldian arritu egin gintuela, txapeldun izateko faboritoetako bat. Aurre-denboraldian Escolapiosen jokatutako torneo batean ikusi genien, gehienbat B multzoko taldeen aurka jokatuz.

Hurrengo aurkaria Escolapios izango da. Nola ikusten duzu norgehiagoka?

Badakit min harturiko jendea dutela, izan ere mutiko guztiak elkar ezagutzen dute, ikusten etorri zaizkigu eta baten batek eskua igeltsatua duela ikusi dut. Beraiek antolaturiko txapelketan maila ona eta lehiakorrak direla erakutsi zuten. Ikusiko dugu etxetik kanpo nola jokatzen dugun izan ere adin hauetan presioa aguantatzea gehiago kostatzen da.

Unamunok ze ezaugarri dituela esango zenuke?

Talde gaztea gara, gaur gaurkoz 12 jokalaritatik 8 lehen urtekoak dira. Egia da Euskal Ligan taldea izanik, formazio maila bezala hartzen dugula. Espero dugu 8 jokalarik behar den bezala lehiatzeko gai izatea Euskal Ligan eta beste 4ak Seniorretara pausu handia emateko gaitasuna izatea. Gero lehiaketak esango digu zein en gure tokia. Klubetik taldea egiteko agindua baino ez dugu jaso, mutikoek asko ikastea eta beraien eboluziorako beharrezko pausutxoak ematea.

Zerk eraman zizun Unamuno entrenatzera?

Lehenago Balmasedako Senior taldean egona nintzen eta beste bi Zallako Bidegintzan. Gero Unamuno entrenatzeko aukera eman zidaten baina arazo pertsonal batzuek ordutegiekin arazoak ekarri dizkidate eta momentuz Bizkaiko Ligako multzoaz arduratzen naiz eta Euskal Ligako taldean bigarren entrenatzaile nago.

Zu ez zaude bakarrik saskibaloi mundu honetan. Esaiguzu zer ikasi duzu zure ahizpa Nekane Lanbarri, Kaixo taldeko jokalari ohiarengatik edo Caja Bilbaoko jokalari eta zure koinatua den Fausto Oriorengatik.

Dudarik gabe. Nik nire ahizparen kontra partidak jokatu ditut eta gainera berak irabazten zidan. Bera erdiko ahizpa da baina nire beste bi ahizpek ere saskibaloian jokatu dute.Faustok Zallan lagundu zigun iazko denboraldia arte Bidegintzarekin. Guztioak jokatu dugu beherago edo goragoko mailaren batean eta bizipenak bizi izan ditugu. Faustok mutikoei mezuak helarazteko erabiltzen duen modua goraipatuko nuke.