MENU
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-FEM-
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-FEM2
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-FEM6
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-FEM5
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-FEM4
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-FEM7
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-FEM3
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-FEM8
  • BIZKAIA-CANT-INFA-MASC-KORT
  • BIZKAIA-CANT-INFA-MASC6
  • BIZKAIA-CANT-INFA-MASC-cris
  • BIZKAIA-CANT-INFA-MASC-5
  • BIZKAIA-CANT-INFA-MASC-4
  • BIZKAIA-CANT-INFA-MASC-LUKA
  • BIZKAIA-CANT-INFA-MASC-IBON
  • BIZKAIA-CANT-INFA-COPA-FEM
  • BIZKAIA-CANT-INFA-MASC-TODO
  • BIZKAIA-CANTABRIA-INFA-MASC

Bizkaiko Neskek irabazi dute Durangon ospatutako Lurraldeen Arteko I.Torneoa

Haur mailako emakumezko Bizkaiko Selekzioak irabazi du asteburu honetan Durangon ospatutako I. Lurraldeen Arteko Durangoko Torneoa “Kantauri Itsasertza Torneoa”. Haur mailako Bizkaiko selekzioek lan bikaina egin zuten, neskek partida biak irabazi zieten Errioxa eta Kantabriari eta mutilek erraz irabazi zuten Errioxaren aurka aina ezin izan zuten Kantabriarren aurka garaipenik lortu. Guzti hau Euskadiko Txapelketa ospatzeko bi aste gertatzen direnean.

EMAKUMEZKOAK

BIZKAIA 54 – ERRIOXA 42

Bizkaitarrek lortu zuten garaipena, naiz eta Errioxarrak oso bizi sartu partidan. Hasieran bizkaitarrek baloi asko galdu zituzten baina defentsa lerroak aurreratu eta zenbait baloi lapurreta eta gero, markagailuan aldea lortu zuten eta lasaitasuna lortu zuen Bizkaiko Selekzioak (26-19 atsedenaldian).

Bizkaitarrek partida haustea lortuz zuten eta hamar puntu baino gehiagoko aldearekin. Baina azken 5 minutuetan ez zuten saskiratzerik lortu eta Errioxarrek diferentzia murriztea lortu zuten. Partidako onena Miriam Cuesta izan zen 12 punturekin.

BIZKAIA 59 – KANTABRIA 35

Kontrolik gabe hasi zen Bizkaitarren eta Kantabriarren aurkako partida, zalantza eta galera askorekin. Bizkaiak markagailuko kontrola eraman zuen. Markagailuko diferentziak txikiak ziren, izan ere presioan huts egiteak egiten zituzten eta horrek Kantabriarrei aukerak ematen zieten. Egoera horiek zuzenduta eta Henar Colinoren sarrerari esker, Bizkaitarrek nagusitasun handia erakutsi zuten.  Colinori erabakigarria izan zen 13. Minutuko 26-12an, izan ere puntuen erdiak berak sartu zituen.

Kantabriak ez zuen amore eman baina Bizkaitarren dinamika positiboak eta bere erasoko joko orekatuak Kantabriarrak geldiarazi zituen. Partziala 27-17 izan zen etxekoentzat. Leizeak bere 14 jokalariak probatu zituen, izan ere soilik 12 jokalari joango dira Euskadiko txapelketara.

GIZONEZKOAK

BIZKAIA 58 – ERRIOXA 8

Gehiegizko nagusitasuna erakutsi zuen Bizkaiak lehen partidan. Defentsako lanarekin baloi asko berreskuratu zituzten eta kontraerasoak egiteko erraztasuna erakusten zuten. Errioxakoek huts egite asko egin zituzten, horik 30 eta 4koa. Jokin Kamuriagaren mutilek berdin jarraitu zuten, erraztasun asko aurkituz. Atsedenaldia eta gero akta itxi zen 58-8.

BIZKAIA 53 – KANTABRIA 60

Konplexurik gabe irten ze Kantabria. Bizkaitarrek gogor egin behar izan zuten lan defentsan. 6.minuturako 9-11. Bi berreskurapen,hiru trantsizio azkar eta berriz ere aurretik markagailuan. Baina Bizkaiak arazoak zituen defentsan. Kantabriak kontraerasorako erraztasunak zituzten eta puntuak oso erraz egiten zituzten. Zirkulatzeko gai zirenean, bizkaitarrek Cris Mindoudiri bilatzen zuten eta baita aurkitu ere 7 puntu lortuz. (27-28,20.minutuan).

Kantabriak ez zuen partida alde egiten utziko. Bizkaiak bigarren aukera asko zituen baina ez zituen aprobetxatzen eta horrek asko kaltetzen zion. (35-42, 26.minutuan). Hirugarren laurdeneko bukaeraren atarian 37-46. Jaurtiketa libreei esker bizkaitarrak partidan sartuta jarraitzen zuten, orduan  Javi Rodriguezenen hiruko batek garaipenean sinestarazi zioten ,46-52 tea 5 minutu eta erdi aurretik. Pibotak beste puntu bat gehitu zuen jaurtiketa libreekin, 47-52.  Orain defendatu egin behar zen eta Jokin Kamiruagaren mutilek hori egin zuten. Emozioa pil pilean zegoen baina arrakasta gabeko bi erasok eta Kantabriarren kapitainaren hiruko batek ezinezko egin zuen partidari buelta ematea.  Sanhez beraren beste hiru puntuk bizkaitarren aukera guztiak zapuztu zituzten.