I. Lurraldeen arteko Torneoa “Erlaitz Kantabrikoa” | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
Cartel-Torneo-Kantabriko

I. Lurraldeen arteko Torneoa “Erlaitz Kantabrikoa”

Datorren asteburuan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, I. Lurraldeen arteko Torneoa “Erlaitz Kantabrikoa” antolatuko du, CB Tabirakoren laguntzarekin. Torneo honetan Kantabria,Errioxa eta Bizkaiko Selekzioek jokatuko dute eta lurralde hauetan etorkizun gehien duten haur mailako jokalariak ikusi ahalko dira. Lurraldeen arteko Euskadiko Txapelketa prestatzeko aukera paregabea izango da.

Larunbat eta Igande honetan, Landako Kiroldegian, lurralde eta autonomia mailako selekzioen prestaketarako etorkizuna izateko asmoa duen torneoa jokatuko da. Parte-hartzaileak haur mailakoak izango dira, bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan. Ligaxka formatuan jokatuko dute, denak denen aurka eta Kantabria, Errioxa eta Bizkaiak beraien prestakuntzan aurrera egiteko baliatuko dute.

EMAKUMEZKO HAUR MAILAREN EGUTEGIA

LARUNBATA10/22

  • 17:00 ETAN: BIZKAIA – ERRIOXA

IGANDEA 10/23

  • 10:00 ETAN ERRIOXA – KANTABRIA
  • 16:00 ETAN BIZKAIA – KANTABRIA

GIZONEZKOEN HAUR MAILAREN EGUTEGIA

LARUNBATA 10/22

  • 19:00 ETAN BIZKAIA – ERRIOXA

IGANDEA 10/23

  • 12:00 ETAN ERRIOXA – KANTABRIA
  • 18:00 ETAN BIZKAIA – KANTABRIA