MENU
  • IV-FB---GENERAL
  • IV-FB-15
  • IV-FB-14
  • IV-FB-81
  • IV-FB-13
  • IV-FB-61
  • IV-FB-12
  • IV-FB-11
  • IV-FB-10
  • IV-FB-9
  • IV-FB-8
  • IV-FB-7
  • IV-FB-6
  • IV-FB-5
  • IV-FB-4
  • IV-FB-3
  • IV-FB-2
  • IV-FB-1

IV Saskibaloi Jai Arrakastatsua

Saskibaloiaz gozatzeko gogo asko ikusi izen pasa den ostiralean Landako Gunean ospatutako IV. Saskibaloi Festan. Ekintza hau Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatu zuen BizkaiaBasket Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Durangoko Udalaren eta Cb Tabirakoren laguntzarekin. Bertan, mila bat pertsona batu ziren jokalari,entrenatzaile,arbitro eta gurasoak batuz.Txapeldunak ere egon ziren baina ostiralean denek irabazi zuten.

Iragarki taula eta kontrol karpa bat zeuden egutegiei eta jokatzeko kantxei buruzko informazioa emateko bertaratzen ziren guztiei. Goizeko 9:30etatik 8 saski banatu ziren Landako Gunean eta hainbat norgehiagoka bizi izan genituen. Txikienentzat denboraldiaren hasiera zen eta askok gogoaren gogoz, ezin izan zuten lorik egin aurreko gauean, hainbat gurasok aitortu zigutenez.

3×3 modalitatean partidak etengabeak ziren baina kirolariek antolakuntzak ematen zizkieten freskagarriez gozatzeko tartea ateratzen zuten eta baita puzgarri tematikoan energia xahutzeko.

CB Tabirakoko jokalari eta entrenatzaileak arbitro lanak eta mahaiko lanak egin zituzten norgehiagoka bakoitzeko oharren erregistroak eramateko. Musika eta megafoniaren bitartez ematen zen informazioak jardunaldia girotu zuten.

Finalak egon ziren eta Federazioko baloiak eraman zituzten txapeldunak ere izan ziren, baina beste behin, honako ekintza hauetan gertatu ohi den legez, parte-hartzaile guztiek irabazi zuten.