Datorren astelehenean arbitroen kurtsoa hasiko da | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
Curso Ikastaroa arbitro epaile

Datorren astelehenean arbitroen kurtsoa hasiko da

Arbitroen ikuspuntutik saskibaloia bizi nahi dutenek aukera ezin hobea dute, izan ere  Arbitro Izateko Aurrez Aurreko Kurtsoa antolatu du Arbitroen Bizkaiko Elkargoak datorren astelehenerako. Kurtsoaren zati teorikoa Kirol Etxean egingo da (19:00-21:00) eta praktikoa Deustuko Kiroldegian (18:00-20:00).

 

Kurtsoa Urriaren 10,11,13,17,18,19 eta 20an ospatuko da eta 14 orduko iraupena izango du. Urriaren 13a eta 20a saio praktikorako erabiliko dira. Kurtsoa DOHAINEKOA izango da.

Izena emateko EMAIL BAT BIDALI BEHAR DUZUE árbitros@bizkaiabasket.com HELBIDERA, IZENA, ABIZENAK,ADINA ETA BIZI ZARETEN UDALERRIA AIPATUZ.

 

Programa honela banatzen da:

  • Teoria – 10 ordu – (astelehenetik ostegunera)
    o Jokoaren arauak.
    o 2 arbitroen mekanika.
  • Praktika – 4 ordu – (osteguna)
    o Seinaleztapena.
    o Zelaiko kokapena.
    o Arbitrajearen oinarrizko printzipioak.