MENU
BB-ZARAGOZA-2

Dominion Teneriferekin batera lidergoan eta garaipen garrantzitsuak erdietsi dituzte Zornotza eta Gernikak etxetik kanpo

(ARGAZKIA: ACB Photo/E. Casas)

Asteburu bizia izan dugu, ostiralean estatu mailako lehiaketekin hasi zelarik. Dominion Bilbao Basket ACBko lidergoan dago Teneriferekin batera jokatutako hiru partidak irabazi eta gero. Ostiralean Estudiantesen aurka eta Igandean Zaragozaren aurka irabazi zuten Bilbotarrek. Lointek Gernikak Canariasen irabazi egin zuen. Zornotzak ere berdina egin zuen Navarraren aurka. Santurtzik estreinako partida jokatu zuen Grupo Automocion taldearen aurka eta irabazi egin zuten.  Irabaztea lortu ez zuen talde bakarra GDKO Ibaizabal izan zen, Segle XXI taldearen auka galduz.

DOMINION BILBAO BASKET 79 – ESTUDIANTES 74

Lehen partida Bilbao Arenan eta lehen garaipena. Partida oso berdindua joan zen eta detaile txikiak erabakigarriak izan ziren. 40 segundoren faltan Tabúk lortutako hirukoa garrantzitsua izan zen eta ostean Bamfothek egindako lapurretak berdinketa aukera gabe utzi zituzten Madrildarrak.

ZARAGOZA 69 – DOMINION BILBAO BASKET 75

Badirudi partida berdinduetan ondo moldatzen direla bilbotarrak.  Bilbotarrek arazoak izan zituzten etxeko taldearen saskiratze mailari erantzuteko. Hirugarren zatiko erdialdean ordea partida berdindu egin zen eta Scott Bamforthen jaurtiketa libreak erabakigarriak izan ziren.

GRAN CANARIA 51 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 69

Gernikarrak partida ona burutuz irabazi zioten Gran Canariari. Partida hasiera on bati eta hirugarren laurden are hobeago bati esker, non Amisha Carterrek ez zuen areriorik izan eta Asurmendiren maila onari esker garaipena Gernikara ekarri zuten.

NAVARRA 72 – ZORNOTZA SASKIBALOI TALDEA 75

Talde zornotzarrak ez du asko itxaron behar izan denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko. Bigarren jardunaldian lortu dute etxetik kanpo. Bigarren zatian partida maldan gora jarri zitzaien, 20 minututan 53 puntu jasoz baina Zoronotzarrek gogor lan egin eta gero azken laurdena 5 puntuko desabantailarekin bukatu zuten eta azken laurdenean partida irauli zuten.

SEGLE XXI 68 – GDKO IBAIZABAL 50

Partida txarra GDKO taldearentzat, estatu mailako etorkizun oparoenetakoa duen taldearen aurka. Estitxu Ibarretxeren neskek ez zuten saskiratzeekin zorterik izan. Atsedenaldian 35-25 joan ziren.  Saskiaren hurbiletik (16/64) baino ez zuten lortu eta urrunetik (1/9). Bizkaitarrek ezin izan zioten garaipena lehiatu Segle XXI taldeari.

CB SANTURTZI 63 – GRUPO DE SANTIAGO 45

Lehen partida eta lehen garaipena. Santurtziarrek gogoa zuten denboraldi hasteko eta urduritasuna nabaritu zitzaien. Hala eta guztiz ere atsedenaldian 31-20 aurretik ziren eta erasoekin jarraitu zuten aurkariaren gainetik pasatzea lortuz.