MENU
CTO-EUSK-CADETE---BIZKAIA-G

KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA: mutilak titulua lortzeko zorian eta neskek 13 puntuko aldeaz irabazi beharko diote Arabari.

Kadeteen Euskadiko Txapelketaren lehen partidak jokatu dira Gasteizko Aranalde kiroldegian. Larunbatean jokatutako lehen jardunaldian Imanol Adánen mutilek72-64 irabazi zioten Gipuzkoari eta Julen Berrocalen neskek 54-64 galdu zuten Gipuzkoaren aurka, jokorik onena lehen 20 minutuetan erakutsi zutelarik.

GIZONEZKOAK: BIZKAIA 72 – GIPUZKOA 64

Lehen laurdena oso berdindua izan zen,10-10 bukatuz. Atsedenaldian Gipuzkoarrak aurretik ziren 29-31. Alde laburrak baino ez ziren zabaltzen, huts egite asko egiten bait ziren.

CTO-EUSK-CAD--BIZK-GPZK-MAS

Bigarren zatia defentsako intentsitate faltak markatu zuen,hirugarren laurdenaren bukaeran 42-46koa jarriz, momentu batean 13 puntutako aldera iritsi baziren ere. Atseden laburra eta gero bizkaitarrek 7-0eko partziala egin zuten 49-46koa lortuz. Momentu honetatik aurrera aurretik jarraitu zuten denbora osoan. 5 minuturen faltan  Imanol Adánen taldeak 56-51koa ezarri zuen. Ordura arteko abantailarik nagusiena Bizkaitarrentzat.  Azkenean 72-64 bukatu zen partida. Bizkaiak Arabari asteartean 12etan jokatuko den partida irabazten badio, txapelduna izango da. Adánek talde aukerekin ikusten du, beti ere lehen jardunaldiko azken 12-13 minutuetako maila defentsiboa erakusten badute.

EMAKUMEZKOAK: BIZKAIA 54 – GIPUZKOA 64

CTO-EUSK-CAD---BIZK-GPZK-TMOso erritmo gogorra jarri zuen Gipuzkoak hasieran, beraien gaitasun fisikoa erakutsiz.Defentsan hutsuneren bat ere uzten zuten eta horri esker markagailuko aldea ez zen oso nabarmena, 10.minuturako 18-24. Bigarren laurdenean goian presionatzeari utziko zuten eta 6 puntu baino ez zituzten lortu. Honi esker Bizkaitarrek partidari buelta eman eta 35-32 jarri ziren aurretik.

Atsedenetik bueltan justu kontrakoa gertatu zen. Gipuzkoa sendo zegoen eta Berrocalen neskei erraz egin zieten aurre. Azken laurdena faltan 41-47 nagusi Gipuzkoarrak. Bizkaitarrak 4 puntutara jartzea lortu zuten baina hutsune asko erakutsi zuten eta azkenik 54-64 Gipuzkoarrak garaile. Selekzioak Arabaren aurkako partida irabazi beharko du 13 puntu aldearekin titulua lortu nahi badu izan ere Gipuzkoarren gaur goizean Arabaren aurkako partida galdu egin dute.

Berrocalek zaletuei dei egiten die animatzera joateko. Oso partida lehiatua izatea espero da eta gakoa oreka mantentzean eta estrategia defentsiboak eta kanpoko jaurtiketak kontrolatzean egongo da.