MENU
calendarios-escolares

A eta B mailako eskola mailako lehiaketa guztien egutegiak prest daude

Eskola mailako egutegi gehiago argitaratzen doaz. Pasa den astean Haur mailako gizonezko eta emakumezkoen A maila, eta Mini mailako Gizonezko, Emakumezko eta Mistoen A mailako egutegiak argitaratu baziren, oraingoan B mailakoak ere argitaratu dira, Aste honetan Preminien eta gainontzeko mailen egutegiak argitaratuko dira.

Zure taldea zein multzotan dagoen jakiteko eta zein aurkari izango duzun jakiteko, egutegiak prest dituzu. Gure web orriko hasiera orrira joan behar zara, “Emaitzak-Lehiaketak” atalera sartu eta erlaitzea zabalduz gero, zure taldea aurkitu ahalko duzu, multzoa aukeratu eta gero.

URRIAREN 22AN hasiko dira argitaratutako mailetako partidak. Egun horretarako talde guztiek lizentziak izango dituzte. Zuen taldeen egoera berrikustea gomendatzen dizuegu, badaezpada dokumentazioren bat igotzea falta bazaizuen ikusteko.

Gainontzeko taldeei adi egotea eskatzen diegu, izan ere egutegiak argitaratzen joango gara.