MENU
  • ZST-TARR-GANTT
  • ZST-TARR-DE-LA-RUA2
  • ZST-TARR-ORELLANO
  • ZST-TARR-VUCETIC
  • ZST-TARR-DE-LA-RUA

Hasiera bikaina Dominion eta Lointek taldeek

Bizkaiko Saskibaloi zaletuek aspalditik esperoan zeuden asteburua iritsi zen, izan ere FEBeko gure taldeek denboraldia abiarazi zuten, EBA ren hasieraren esperoan. Maila goreneko saskibaloian dauden gure taldeek garaipenekin abiarazi zuten denboraldia eta Zornotza ST eta GDKO Ibaizabalek porrota jaso zuten etxean.

MONTAKIT FUENLABRADA 80 – DOMINION BILBAO BASKET 89

Dominion Basketek Fuenlabradan hasi zuen Endesa Liga. Madrildarrek errantasunak aurkitu zituzten hasieran baina Carles Duranen mutilen lan gogorrari esker buelta eman zioten 16-10koari eta atsedenaldirako 31-47 zegoen markagailuan. Egindako lan onari esker, beltzezko gizonak abantaila mantentzeko gai izan ziren. Scott Bamfothek lan bikaina egin zuen eta Funlabradakoen azken ahalegina ez zen nahikoa izan Bilbotarren garaipena ekiditeko.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 66 – LACTURALE ARASKI 47

Gernikarrek ligako bigarren jardunaldia jokatzen zuten,eta asteazkenean Extremaduran, talde igo berri baten aurka jasandako porrota eta gero garaipenaren bila atera ziren.

Bigarren partida hau, igandean ospatu zen eta Lacturale Araskiren aurkako derbia izan zen. Azken 15 egunetan hirugarren aldiz ikusten zuten elkar eta hirugarren aldiz Gernikarrak izan ziren garaile. Euskal Koparen finalean eta Javi Durango Memorialeko finalean irabazi ondoren. Gasteiztarrak estu hartu zieten Gernikarrei lehen hamar minutuetan (17-14), Carter barrutik erabakitzen hasi arte. Diez, Pina eta Asurmendiaren kanpoko bonbardaketari esker 43-19 heldu ziren atsedenaldira. Lointek taldeak erasoan jarraitu zuen, Al-Qázeres en aurkako huts egiteak ez errepikatzeko eta garaipena Malosten geratu zen 66-47.

ZORNOTZA SASKIBALOI TALDEA 74 – CB TARRAGONA 90

Aukera ona galdu zuen Mikel Garitaonandiaren taldeak. Zailtasun asko izan zuten zornotzarrek, horietarik bat partida Malosten jokatu behar izan zutela, irailean izandako euriteek Larreako kiroldegiko kantxa urak hartu eta gero.Aipatzekoa Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika KESB taldeak Zornotzarrei eskainitako erraztasunak. Partidari dagokionez, defentsan egindako lan onari esker, kataluniarrek partida irabaztea lortu zuten.10. minuturako 17-27 zioan aurretik Tarragonako taldea baina kanpoko lanari esker etxeko taldeak partidari buelta ematea lortu zion (18 tripletatik 7 sartu zituzten lehen zatian). Baina defentsan emandako erraztasunek eta Tarragonako taldeko Gantt eskoltaren lanari esker, hirugarren laurdenaren amaiera 61-77 zegoen markagailua. Honenbestez, lehen partida eta lehen porrota zornotzarrentzat.

GDKO IBAIZABAL 65 – AROS 74

Galdakoztarrek ezin izan zuten liga garaipenarekin hasi, mailako talde indartsuenetariko baten aurka.Leongo neskak hobeto hasi ziren 3-10ekoa jarriz, baina Estitxu Ibarretxek partida gelditu zuen 9. Minutuan 11-17koarekin. Aponte eta Valientek mezua ulertu zuten eta partida orekatuagoa jokatu zen. Azken laurdenean Tenak aldea ateratzea lortu zuen eta Benet eta Gonzalezen hirukoei esker partida bereganatu zuten.