MENU
Captura de pantalla 2016-10-06 a las 16.15.00

Beninerako Baloiak “heldu” dira eta hantxe daude Cristina eta Eneko Bizkaiko saskibaloia ordezkatzeko

Cristina Krug eta Eneko Izkara Beninen dira, “Beninerako Baloiak” egitasmo solidarioaren barruan gure laguntza eskaintzen diegun zentroen arduradunekin elkarlanean.

Irailaren 20 irten ziren Bilbo-Brusela-Cotonou hegaldian. Behin Cotonou hiriburu kaotikora iritsita, gaua bertan pasatu zuten eta hurrengo egunean 450 kilometro pasako bidaia egin zuten Parakoura.

Lehen bost egunetan P.THEODORE SOUMEk, FUNDACIÓN VIDA PARA TODOS fundazioko koordinatze zentroan hartu zituzten. Bertan, Gbesassi, Bougoy eta Kandin, BizkaiaBasket Fundazioak sustatutako kantxetan lanean ariko diren monitoreekin lanean hasi dira.

Ostean, beste bidai berri bat, beraien helmuga izango den Kandira, non Champagnat eskolako umeei beraien ezagutzak zabalduko dieten.

Jasotako argazkietan, kantxa berriak egiten dabiltzan artisauak ikus ditzakegu eta etorkizuneko monitoreei beraien ezagutzak eskaintzen ere bai.

Momentuz oso bibrazio onak jaso ditugu.

 

benn1