MENU
  • CPT-CAD-FEM
  • CPT-INF-FEM

Bizkaiko emakumezkoen selekzioen txanda HTZ-n

Gizonezkoek egin bezala, emakumezkoak ere Euskadiko Haur eta Kadete mailako txapelketak prestatzen dabiltza. Ostiral honetan batu dira Fadurako HTZ-n aurrez hautaturiko jokalariak. Berauen helburua hautatzaileek egin beharreko azken zerrendan sartzea da.

18 Kadete eta 18 Haur, Aitor Lezea eta Julen Berrocal hautatzailek konbentzitzen saiatuko dira, 12 jokalariz osotuta egongo den azken taldean lekua izateko. Momentuz lehen harremanak eta Bizkaiko selekzioen kontzeptu taktikoak erakusten hasi dira.