MENU
  • CM-UNAM-LOIOLA-ALV
  • CM-UNAM-LOIOLA-avanza
  • CM-UNAM-LOIOLA-BARANDALLA-R
  • CM-UNAM-LOIOLA-BOTA
  • CM-UNAM-LOIOLA-ENT-LOIOL
  • CM-UNAM-LOIOLA-ETXE
  • CM-UNAM-LOIOLA-UNM-PASE
  • CM-UNAM-LOIOLA-UNM-TIRO
  • JM-UNAM-ZAST-1
  • JM-UNAM-ZAST-2
  • JM-UNAM-ZAST-3

EUSKAL LIGA: Talde Bizkaitarren hiru lidertza lehen jardunaldia eta gero

Asteburu honetan hasi dira Euskal Ligak, non A1ean sartzeko beharrezko garaipenak eskuratzeko helburuarekin 12 talde bizkaitar ditugun lehian. Partida guztietatik, Unamuno eta Loiolaren arteko Kadete mailako derbia nabarmentzen dugu, non bigarrenek 70 eta 74 gailendu ziren.

Orokorrean jardunaldi ona izan da talde Bizkaitarrentzat Euskal Ligan. Lau mailetatik hirutan, talde bizkaitarrak ditugu sailkapen buru.
GIZONEZKOEN JUNIOR MAILA

Bilbao Unamuno taldea erraz gailendu zitzaion ZAST taldeari (100-49), atsedenaldirako erabakita zegoen partida batean. Nagusitasun handia eta intentsitate handia erakutsi zuten defentsan Bilbotarrek, Zarauztarrak ezer gutxi egitea lortu zutelarik.Tabirako ere garaipena lortuz estreinatu zen Landakon 71-66, goialdean egotea helburu duen Fundación 5+11 taldearen aurka. GetxoSaskik 76-60 galdu zuen Easoren aurka.

EMAKUMEZKOEN JUNIOR MAILA

Gernika dago Lidertzan San Viatorri 110-27 irabazi eta gero. Gernikarrak erraz aritu ziren. Emozio gehiago izan zen Tabirakok, Atleticoren aurka lorturiko garaipenan, 51-52. Garaipena hurbil izan zuena Loiola izan zen, baina Easok 56-61 irabazi zion, etxean partida galtzeak A1ean sartzeko arazoak ekar dizkiokeelarik.

GIZONEZKOEN KADETE MAILA

Derbi bizkaitarra, derbi Bilbotarra eta Indautxuko Derbia, hirurak batean bizi izan ziren Igande goizean Zorrotzan, bi talde ezberdinekin. Etxeko bezala aritu zirenak eraikitze lanetan dute taldea eta bisitariek, talde eginago bat, errefortzu biei gainontzekoen dinamikan sartzea lortu dutelarik. Baliteke garaipenaren gakoa horixe izana. (70-74).

Unamunok hasieratik ikusi zuen ez zela norgehiagoka erraza eta erosoa izango.Urdinek lehendabiziko abantailak lortzen zituzten baina oso laburrak (2-3-4 puntukoak), berreskurapen eta kontraerasoekin, baloirik gabeko jokoa ondo irakurriz. Bazirudien Loiolari gehiago kostatzen zitzaiola sartzea, bina jabetza luzeago eta landuagoak ziren. Lehen laurdenaren bukaera 22-18koarekin bukatu zen. Unamunok bere barne jokalari altuenak jarri zituen baina kanpoko jaurtiketei esker eta Bingen Perezen lidertzari esker, Loiolak norgehiagoka berdintzea lortu zuen, atsedenaldian 36-36 zeudelarik.

Partida berriz ekin zenean, Loiola partidan sartua zegoen eta bere aukerak sinesten hasi zen. Gorritxoen blokeo zuzena ongi jokatu zuten, eta 8 minuturen faltan 8-9 puntuko abantaila lortu zuten, garaipena posible zela ikusiz. Unamunok ordea ez zuen etsi, nahiz eta Arriaran minduta egon aulkian, Medina bilatu zuen distantzia murrizteko eta baita lortu ere. Loiolak urdinen momentu onari eutsi zion eta azken minutuan Bongenek sarturiko bi jaurtiketa libre nahiko izan ziren derbia irabazteko.

EMAKUMEZKOEN KADETEAK

Kadeteetan ere Gernika dugu sailkapenaren buruan Loiola Indautxuren aurkako derbia 28 eta 85 irabazi eta gero. La Sallek 52-54 irabazi zuen Arabaren aurka lan handia egin eta gero. Tabirakok ezin izan zuen Easoren aurkakoa irabazi, 69-49, nahiz eta gogor saiatu.