MENU
CARTER-ECHARRI

Emakumeen elitezko saskibaloiaz gozatzeko aukera III Javi Durango Memorialean

Lau talde lehiatuko dira, horietatik hiru euskaldunak, guztira nazioarteko lehiaketetan jokatzen duten hogei jokalari, SuperKopako finalista bat, azken bi denboraldietako entrenatzailerik onenak,lau jokalari bizkaitar, bost urte emakumezko saskibaloiaren elitea Bizkaira ekartzeko apostaten, hau eta askoz gehiago ikusteko aukera izango da ostiral eta larunbat honetan Getxoko Fadura Kiroldegian ospatuko den III Javi Durango Memoriala-Bizkaia Elite Torneoan. 

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta BizkaiaBasket Fundazioak estatu mailako saskibaloi onenaz gozatzeko aukera ematen digute ostiral honetatik hasita Javi Durango memorialean. Azken bost urteotan lehen mailako jokalariak izan dira torneo honetan, besteak beste Euroligako eta WNBAko txapeldunak diren Kelly Schumacher eta Ana Cruz eta Rioko Jokoetan zilarrezko domina eskuratu duten Espainiako Selekzioko jokalarien ia erdiak (Laura Gil, Marta Xargay, Laura Nicholls,Lucla Pascua eta Anna Cruz).

Izar asko izango dira Faduran, besteak beste nazioarteko selekzioekin jokatzen duten Gisela Vega, Paola Ferrari, Roselis Silva, Maimouna Diarra, Ágata Drobrowolska, Sandra Pirsic, María Pina, Vicky Llorente edo María Asurmendi, horren adibide ditugu.

Bizkaiko, Euskadiko eta horrenbestez Estatu Mailako saskibaloiaren etorkizuna Faduran izango da. IDK Gipuzkoako Pibota den Maria Eraunzetamurgil estatu mailako onenen artean egoteko aukera asko ditu, izan ere progresio bikaina dauka. Irati Echarri, Araski taldeko Hegaleko Pibot Nafarrak Emakumezkoen Ligara saltoa eman du senior mailako bere lehen urtean eta etorkizun bikaina du aurretik,  Critsina Molinuevo kontuan izan beharreko harrobiko jokalaria dugu eta estatu mailako jokalari onenen artean bere tokia egin nahi du. Gernika taldeko jokalari Bizkaitarren presentzia Itziar Ariztimuño joko antolatzailearekin eta Gracia Alonsorekin gauzatzen da,azken hau gure saskibaloira itzultzen da Estatu Batuetan eta Suedian lehiatu eta gero.

SUPERKOPAREN BIHARAMUNA DUTEN FINALERDIAK

Memoriala irekitzen duen partida IDK Gipuzkoa – Lacturale Araski derbia izango da. Donostiarrak Salamancan ospatutako SuperKoparen finala jokatu eta gero datoz.  Ikustekoa izango da nola errekuperatzen diren Perfumerias Avenidaren aurkako partidatik. Araskik ez dio lan erraza jarriko, zita honetarako Maimouna Diarra pibot senegaldarrarekin eta Laura Pardorekin kontatzea espero dutelarik.

Bigarren finalerdian Lointek Gernika Bizkaia eta Quesos el pastor lehiatuko dira, Gernikarrak faborito nagusiak direlarik. Aurre-denboraldi bikaina egiten ari dira bizkaitarrak eta boskote sendo eta maila handiko errotazioei esker oso intentsitate handia erakusten dute, Aurrean kurtso honetan nolako bilakaera izango duen ikusteke dagoen taldea izango dute. Zamorako taldetik soilik Marina Delgadok errepikatzen du aurten.

Lau partidetako sarrera dohainekoa izango da.

Egutegia:

Ostirala 2016/09/23
18:00   IDK GIPUZKOA -   LACTURALE ARASKI
20:00   LOINTEK GERNIKA BIZKAIA    - QUESOS EL PASTOR

Larunabata 2016/09/24
17:30   3.-4.
19:30   FINAL