MENU
CARTEL-MEMORIAL-JAVI-DURANG

III. Javi Durango memoriala, Emakumezkoen liga aurreko

Irailaren 23 eta 24an III.Javi Durango Bizkaia Elite Torneoa ospatzen da Emakumezkoen Ligako lau talderekin. Lau egun beranduago hasiko dute liga talde hauek, Liga hasi aurreko azken testa dutelarik.

Perfumerias Avenida eta Spar Girona taldeek izandako nagusitasuna apurtzea helburu duten Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa Faduran izango dira. Gernikarrak talde sendoa dute, talde onenen pareko bostekoa dutelarik. Gipuzkoarrak hazkunde fasean daude, fitxaketa berriekin. Igo berri den Araski taldea ere bertan izango da, aurtengo denboraldian maila mantentzea helburu izango duelarik. Azkenik Quesos el Pastor izango da, aldaketa asko izan ditu eta denboraldian izan dezakeen maila ikusteke dago.

Taldeen artean  izango dituzten lehiak ikustekoak izango dira, izan ere azken Euskal Kopa eta gero talde batzuek arantza atera nahiko dute. Zaletuek  goi mailako estatuko eta nazioarteko jokalariez gozatzeko aukera ezin hobea dute. Jokalari nabarmenenen artean daude Laquinta Jefferson, “La Mamba Negra” bezala ezagutzen den Gernika taldeko hegalekoa, Maria Asurmendi, Gernika taldeko joko antolatzailea iazko denboraldian, Kopa eta Liga irabazi zituen jokalaria dugu.Bizkaitar zaletuek asko gozatuko dute Gracia Alonso eta Itziar Ariztimuñoren Estatuko maila goreneko debutarekin. IDk Gizpukoaren taldean Paola Ferrari dugu. Ihazko denboraldian puntu gehien sartu zituen jokalaria da Paraguaiarra. Kontuan hartzeko izango da baita ere Gisela Vega, Argentinako Selekzioko kapitaina iazko denboraldian talde Gernikarraren kamiseta jantzi zuen.

Araskik ere fitxaketa interesgarriak egin ditu, horien artean dago Roselis Silva Venezuelako jokalaria,iaz Añares Riojan aritutakoa. Marta Tudanca gasteiztarra edo Irati Etxarri nafarra dira beste fitxaketa batzuk.

Quesos el pastor taldearen kasua aipatzekoa da, izan ere iazko taldetik soilik Marina Delgado kapitainak jarraitzen du. Ikustekoa izango da Agata Drobrowolska nola egokitzen den Emakumezkoen Ligara eta aurtengo Amaya Gastaminzaren urtea izango den.

Honegatik guztiagatik zita garrantzitsuak ditugu Ostiral eta Larunbat honetan Fadurako Kiroldegian.

EGUTEGIA:

Ostirala 2016/09/23

18:00 IDK GIPUZKOA – LACTURALE ARASKI

20:00 LOINTEK GERNIKA BIZKAIA – QUESOS EL PASTOR

Larunbata 2016/09/24

17:30 3.-4.

19:30 FINALA