MENU
CARTEL-TORNEO-Zazpe

1. eta 2. Mailako talde onenetariko batzuk ikusteko aukera XLIV Zazpe Torneoan

Paules Saskibaloi Klubak, XLIV Zazpe Torneoa ospatzen du asteburu honetan. 40 edizio baino gehiago duen eta azken 22 urteotan, Cecilio Zazpe, Barakaldoko Paul Ikastetxeko saskibaloi sustatzaile handia izandakoa omentzeko erabili den tornea, klasiko bat dugu bizkaitarren aurre-denboraldietan.

Aurtengo 44.edizio honetan, honako talde hauek izango ditugu: Paúles Sotera (Barakaldo,  2.maila), el Tabirako Baqué (Durango, 1.maila),  C. B. Padura (Arrigorriaga, 2.maila) eta  Unamuno S.K. (Bilbao,  1.maila).  Hurrengo liga prestatzeko aukera bikaina izango da talde guztientzat.

Partida guztiak, Barakaldoko ikastetxeko Cecilio Zazpe Kiroldegian ospatuko dira, hona hemen ordutegiak:

Larunbata, Urriak 1

17:30 - Paúles vs Unamuno
19:30 - Tabirako vs Padura

Igandea, Urriak 2

17:00 – 3. Eta 4. postuak
19:00 – Finala