Sentsazio onak utzi dituzte Dominion eta Zornotza taldeek aurre-denboraldi hasierako partidan | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
  • ZST-BB-BASE
  • ZST-BB-MUMBRU-POSTEA
  • ZST-BB-ORELLANA
  • ZST-BB-SALGADO
  • ZST-BB-SALTO-INICIAL
  • ZST-BB-VUCETIC
  • ZST-BB-VERTICAL

Sentsazio onak utzi dituzte Dominion eta Zornotza taldeek aurre-denboraldi hasierako partidan

Leporaino bete zen Larrea Kiroldegia Dominion Bilbao Basket eta Ametx Zornotzaren aurkako partidaz gozatzeko. Normala denez, norgehiagoka Bilbotarrek irabazi zuten 74 eta 91 eta fitxaketa berriak eta hauen kalitateaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten bertaratutakoek. Giro bikaina eta Saskibaloi onaz gozatzeko aukera izan zen Zornotzan.

Aurre-denboraldia zela nabaria zen, eta saskiratze eta espektakuluaz gozatzeko itxaron egin behar izan zen. Baloia jartzeko tokirik onena bilatzea zaila zen, horrela, Javi Salgado Santutxuarrak lortu zuen lehen saskiratzea hiruko batekin. “Beltzezko Gizon” bezala lortzen zuen lehen saskiratzea izan zen, Bilbotik irten eta gero 5 urte pasa direnetik. Beste saskiratze bat ere lortu zuen, eta 2-12 lortzeko balio izan zuen.

Saskiratzeko arazo gehien zuena etxeko taldea izan zen. Zornotzarrek barnetik saiatu ziren Vucetikekin, baina ez zuten lortu. Kanpotik ere ez zen baloia sartzen. Horren ondorioz 7.minutuan 2-12 zegoen markagailua. Jaurtiketa libreei eta Bocoumek lorturiko erreboteei esker markagailua itxuroso jartzea lortu zuten eta De la Ruak sarturiko hiruko bati esker 11-14 jarri ziren markagailuan.Hervelle hirukoen bila zebilen baina ez zituen aurkitzen eta Ericek13 eta 18koa jarri zuen markagailuan.

Salazar zornotzarren artean bertikalena zen eta azkenean saria izan zuen bigarren partzialean. Etxeko zaletuek beraien fitxaketa berriak ikusteko aprobetxatu zuten, nahiz eta De La Rúak Salgado izan aurrean eta Boucumek Buva. Iritsi berria den Rasmussen asko saiatu zen eta Gantten hirukoei esker 19 eta 32 zegoen markagailuan bigarren laurdeneko erdialdean.

Durán aulkia mugitzen hasi zen eta talde bilbotarrareko erasoaren buru izan zen Mumbrúk, debut apala egin zuen  English, ordezkatu zuen. Ganttek lorturiko  hiruko biri esker 33-43 zegoen markagailua eta atsedenaldian 33-46.

Hemendik aurrera saskibaloi onenaz gozatzeko aukera izan genuen. Talde bilbotarreko Eric saskia matxakatuz eta Zornotzako taldeko Vicetic, kanpoko jaurtiketekin. Orellanak pase bikainak eman zituen baina Sainz de la Maza ez zen fin ibili, naiz eta jaurtitzeko momentu onak aukeratu. Dominion Bilbao Basketek tartea zabaldu zuen (46-61), baina Bocoum  momentu ederrean zegoen, jokaldi bikainak burutuz bata bestearen segidan.

Partidako 30. Minutuan 50-68 zegoen markagailua.

Handiek kanpotik saskiratzen zuten eta txikienek uztai ingurutik. Zornotzarrek sentsazio bikainak erakutsi zituzten Bocoum eta Ganttekin. Hegalekoak3+1ekoa sinatu zuen 60-71koa jarriz 8 minuturen faltan.Zornotzarrek ezin izan zuten ezer egin partida irabazteari dagokionez, baina batzuk eta besteek utzitako sentsazioak oso onak izan ziren.