MENU
TABI-UNAM-ESPECIAL-TEMP-ANT

BIZKAIKO MAILAK BEREZIAK: Liderrek nagusitasun nabaria erakutsi dute hasieratik

Bizkaiko Maila Berezien txapelketak hasi dira aurreko asteburuontan, eta nabariak izan dira multzo bakoitzean lehen jardunaldi honen ostean lider doazenen garaipenak. Kadeteetan, azpimarragarria da esaterako Nesken mailako A multzoan Laurok Getxosaskiri 44-18 irabazi izana. B-an, aldiz, Tabirako da lehena, La Salle 63-24 mendean hartu ondoren. Mutilen aldetik, Tabirako 50-87 irabazi zion Unamunori A multzoan, eta bestetik, Loiola Indautxu garaitu zuen La Sallek (47-92). Aipatzekoa da bertan ere Paduran izandako partidu justu samarra markagailuan, zeinean 62-59 irabazi zioten lokalek Getxosaskiri.

Juniorrei erreferentzia eginez, eskuinaldeko derbyan Getxosaskiko  neskek 35-53 irabazi zioten Leioari A multzoan eta B-an, 75 puntuko errenta erdietsi zuen Escolapiosek Bar Bira Portugaleteren aurka, 32-107. Mutilen A multzoan azalgarria izan zen Euscuba tabernak Askartza Klareten aurka eskuratutako 84-44-a edota Loiola indautxu 81 Unamuno 59. Eta B-an, partidu polita La Salle eta Tabirakoren arteko lehia; azkenean, 42-59ko emaitza bisitarientzat. Emaitzak laburbilduta sinpleki, lehen jardunaldia igarota oraino gauza handirik ondorioztatu ezinik.

Honetan, gu Peru Gorritxategirekin mintzatu gara. Bera Tabirako Baqué zuzentzen du Kadete mutilen mailan. Alai eta motibazioz hartu du ardura aurten, aurreko denboraldiarekin alderatuta  lau jokalari mantendu direlarik.Baziren hainbat urte Tabirako kadeteetan Euskal Ligako maila ez zuela galtzen; aldiz, aurtengoan sailkapen-fasea jokatu behar dute eta lehenbiziko norgehiagokan ongi nagusitu ziren , esan bezala Unamuno 50-87 mendean hartuta. Haren ustez, aurrekoan gauzak ez ziren behar bezala kudeatu entrenatzailearen postutik. Hura maila jaitsierak eragin zuen arrazoi nagusia: “Ez genuen urtea ondo planteatu, ezta jokalariei probetxu maximoa atera ere. Zentzu horretan hobetzea espero dugu hemendik aurrera, dugun belaunaldia oso lehiakorra baita”.

Lehen fasea bukatuta, Euskal Ligako maila berreskuratzea jarri dute klubean helburu nagusitzat: “Asmoa igotzen saiatzea da. Hori bai, partidu bakoitzean zentratu behar gara, Final Four-rera begiratzen hasi aurretik. Belaunaldi honetan Talde batzuen kontra aritu ginen iaz, baina nik egia esan gainera ez dut Liga oso ondo ezagutzen eta nahiago dut pixkanaka lehia guztiak prestatzen joatea, sorpresak saihestearren”. Indargune eta ahulguneez galdetuta, arinak izana, kanpoko jokalariekin jaurtiketa onak egina eta trantsizioko defentsan ondo ibili izana nabarmendu ditu puntu positibo gisa, eta negatiboki jokalariak orotara lau talde ezberdinetatik datozela eta beharbada ondo ezagutu ez izana eta altuera azpimarratu ditu.

Azkenik, aurkariei begira Berrio Otxoarekin tentu handiz ibili beharko direla adierazi du. “Aurreko urtean Bizkaiko Final Four-erako sailkatu aurretik  aritu ginen haien kontra eta batik bat nahiko handiak eta arriskutsuak zirela ikusi genuen”. Hala ere, Urdaneta desapuntatu da eta horrexegatik ez dugu oraindik Leioa jokatzen ikusi”.