MENU
ASIER-GARCIA---RTVE

Asier Garcíak zilarrezko domina eskuratu du Rio de Janeiroko Joko Paraolinpikoetan

(ARGAZKIA: RTVE.es)

Larunbat honetan Asier Garcia Bizkaitarrak historia egin du Espainiako Gurpildun Aulkiko Saskibaloi Selekzioarekin zilarrezko domina eskuratu eta gero Rio de Janeiroko Joko Paraolinpikoetan. Bilbao BSR taldeko jokalariaren dominarekin, agur esaten diogu, nazioarteko lehiaketetan jokalari eta tekniko bizkaitarrentzat oso ona izen den uda oni.

Asier Garcia buru zuen selekzioa, Britainia Handiaren aurka (69-63) gailendu zen finalerdietan, bilbotarrak partida bikaina jokatu zuen (19 puntu,13 errebote eta 13 asistentzia). Honi esker lehen aldiz final handirako sailkapena lortu zuten.

Urrea lortzeko Estatu Batuen selekzioari egin behar zieten aurre, non Joshua Turek, Bilbao BSRko jokalariak jokatzen duen. Lehen zatia oso orekatua izan zen, Espainiako selekzioak estatubatuarren erasoak eutsi zituelarik. Lehen zatia 23-29 bukatu zen. Estatu Batuak aldea handitzen saiatu zen, batez ere hirukoekin, baina Espainiak eutsi egiten zion (42-47, 30.min).  Azken laurdenean ordea, Amerikarrek Espainiarren hutsez baliatu ziren markagailuan alde erabakigarria lortzeko eta horrela Urrea bereganatzeko.

Zilarrezko domina emaitza izugarria da Espainiarentzat eta taldeko kapitainetako bat den Asier Garcia Bizkaitarrarentzat. Asierrek 5 puntu lortu zituen finalean eta jokoetan zehar, 10,9 puntu, 8,7 errebote eta 10,1 asistentziatako batezbestekoak lortu ditu.

Zorionak Asier!