MENU
TXUS-VIDORRETA-BRONCE

Brontzezko domina eskuratu du Txus Vidorretak Olinpiar Jokoetan

Brontzezko domina eskuratu du Txus Vidorreta bizkaitarrak Olinpiar Jokoetan.Indautxuko teknikoak ibilbide zoragarria du saskibaloi profesionalean eta orain arrakasta berri bat lortu du, brontzezko domina bat Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan. Espainiako Saskibaloiak inoiz izandako belaunaldi onenaren laguntzaile aritu da bertan.

Igande honetan bukatu ziren Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak eta azken egun horretan erabaki ziren saskibaloiko dominak. Finalerdietan Estatu Batuen aurka galdu eta gero, brontzezko domina zuten helburutzat Sergio Scarioloren mutilek eta hori lortzeko torneoko talde gogorrenetariko baten aurka irabazi beharra zuten, Australia hain zuzen. Partida zaila izan zen eta azkenean 88 eta 89 gailendu ziren Espainiarrak. Txus Vidorreta Espainiako Hautatzailearen laguntzaile bezala aritu da eta brontzezko domina eskuratzeko lanetan laguntzeko gai izan da. Indautxuko entrenatzailea estatu mailan inoiz izandako belaunaldirik onenaren parte izan da.

Ibon Landa Bizkaitarra Espainiako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioen prentsa arduraduna izan da eta Gizonezkoek lorturiko brontzea eta emakumezkoen zilarrean parte hartu du.