MENU
SALGADO-DURAN-BB

Ziklo berria Dominion Bilbao Basketentzat

Mugimendu asko izan dira uda honetan Dominion Bilbao Basket taldean.Presidente aldaketa,entrenatzaile aldaketa eta aurpegi berri asko jokalarien artean. Jarraian gertatutakoa laburbiltzen eta “beltzezko gizonen” aurre-denboraldia azalduko dizuegu.

Talde Bilbotarrean izandako lehen aldaketa nagusia Sito Alonsoren irteera eta Carles Durán teknikoaren ailegaera izan da. Entrenatzaile Kataluniarra Valencia Basketetik dator eta bi denboraldirako sinatu du. Berarekin Carlos Frade laguntzailea dator.

Bertans eta Bogrisen irteerak jakinarazi dira eta “beltzezko gizon” berrien izenak ezagutzen hasi gara, Danilo Nikolic hegaleko pibota (23 urte eta 206cm),CB Sevillatik datorren Scott Bamforth eskolta estatubatuarra eta Miha Lapornik (Union Olimpija Ljubljana) esloveniarra, perimetrorik mehatxatuko duen jaurtitzailea. 208 zentimetro eta 25 urte dituen Ivan Buva pibot kroaziarra da beste aurpegi berrietako bat, positiboki ebatzitako udako kulebroiarekin batera: Jonathan Tabu base Belgikarrak hiru urtetarako sinatu zuen Bilbao Arenako taldearekin. 210 zentimetro dituen Micheal Eric jokalari nigeriarraren fitxaketarekin osatzen da taldea. Honez gain, Dejan Tedorivic beste hiru urtez arituko da Bilbon, kontratua berritu eta gero.

Aipatzekoa da Javi Salgadoren itzulera. Santutxuko joko antolatzailea bueltan da Gizpuzkoa Basket eta Estudiantesen jokatu eta gero. Bere helburua ilusioa eta esperientzia aportatzea izango da.

PRESIDENTE ALDAKETA
Jokalariez gain, Bilbao Basketeko armarria defendatzen duten gizon eta emakumeak daude. Hemen ere aldaketa asko izan dira. Bilbao Basketeko Ez Ohizko Batzar Orokorra ospatu zen, zeinetan akziodunek Xabier Jon Davadillok Dominion Bilbao Basketen presidentetza uzten zuela onartu zuten, kontseilari batzuekin batera. Horrela Kontseilu berri bat osatu zen Koldo Mauraza, Isabel Iturbe, Álvaro Unamuno, Fernando Suárez, Iñigo Cisneros, Carlos Alonso, Alejandro Beitia, Oscar Zabala eta Carlos del Camporekin. Era berean 12 urtez klubean egon den eta azken aldian Kanpo Harremanetako eta Marketin zuzendari bezala aritu den Predrag Savovicek bere agurra eman zuen.

Ekainean Bilbao Basketeko proiektuarentzat berebiziko garrantzia zuen kreditu-lineak egoera salbatzea ekarri zuen. egondako mehatxu guztiak deuseztatuz.

AURREDENBORALDIA
Irailak 2: Ametx Zornotza- Dominion Bilbao Basket (Amorebieta)
Irailak 9-11: Aurredenboraldiko Movistar Zirkuitua(Lleida)
Irailak 16: Dominion Bilbao Basket – Divina Seguros Joventut (Lleida)
Irailak 17: Dominion Bilbao Basket – Morabanc Andorra (Lleida)