MENU
olimpicos

Bizkaitar olinpikoak prest daude

Ostiral honetan emango zaio hasiera munduko kirol ekitaldi nagusia diren Joko Olinpikoei. Saskibaloiarekin erlazionatutako Bizkaitar gutxi izango dira Rion, baina hauen ordezkaritza maila oso altua izango da. Txus Vidorreta, Juan Carlos Garcia eta Ibon Landa izango dira Rion egongo diren Bizkaitarrak.

Txus Vidorreta Indautxuarra, Sergio Scarioloren laguntzailea izango da Gizonezkoen Espainiako Selekzio Absolutuarekin. Nahiz eta domina bat eskuratzeko aukerak handiak diren, gogor borrokatu beharko dute podiumera igotzeko. Lehen partida Kroaziaren aurka jokatuko dute Igandetik Astelehenerako gauean eta ondoren Brasil,Nigeria,Lituania eta Argentinaren aurka lehiatuko dira final laurdenetan toki bat bilatzeko helburuarekin.

Saskibaloiko espedizioarekin izango den beste Bizkaitar Olinpikoa Ibon Landa izango da. Kazetari bilbotarra Gizonezkoen eta Emakumezkoen Espainiako Selekzioaren komunikazio arduraduna da.

Juan Carlos Garciak, arauak aplikatzea izango du helburu. Arbitro Bilbotarraren hitzetan “ 2014ko Munduko Kopa momentu aparta izan zen baina Jokoekin alderatuz, desberdintasuna agerikoa da. Kirolaren zita nagusia da, kirol guztiak eta munduko kirolari onenak bertan daude. Arbitro bezala parte-hartzea ohore bat da, izan ere errendimendurik onena izateko prestakuntza fisiko,mental eta teknikoa lantzen dugu, edozein kirolarik egiten duen bezala”.

Garcia Gonzalezek ez du zalantzarik. “ Selekzioak Rioko finala jokatzen badu, oso pozik egongo gara eta gure babesa emango diegu, nahiz eta horrek Espainiar Arbitroei partida hori ezin zuzentzea dakarren”.

Espero dugu Rioko Joko Paraolimpikoetan ere Bizkaitarrak izatea, baina momentuz itxaron egin behar dugu Asier Garcia, Gurpil Gaineko Aulkiko Saskibaloi Selekzioko hautatuen artean dagoen ala ez jakiteko.