MENU
JULENE-ROYALE

Julene Royale, U13F Talentu Operaziora deitua

Udak aurrera egin ahala, gure jolakari eta teknikoei buruzko berri onak etengabeak dira. Azken albiste pozgarria Julene Royalek eman digu, izan ere Bizkaitarra U13ko deialdirako deitua izan da.

Abuztuaren 4tik 6ra, Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatutako U13F Talentu Operazioa ospatuko da Guadalajaran. Guztira 30 jokalari egongo dira Eugenio Alcaraz hautatzailearen agindupean, beraien artean Ibaizabal taldeko pibota den Julene Royale.