MENU
JUAN-CARLOS-GARCIA-JJOO

Juan Carlos Garcia bizkaitarra, epailea izango da Final Olinpikoan

Ez da podiumera igoko eta ez du inongo dominarik eskuratuko baina Juan Carlos Garcia arbitro Bizkaitarrak, kirolari batek parte hartu dezakeen ekitaldi garrantzitsuenean hartuko du parte, final olinpiko batean.

Juan Carlos Garcia arbitro bizkaitarra Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan ospatuko den Saskibaloi Finaleko epaile izendatu dute. Partida igande honetan ospatuko da 20:45etan Carioca Arenan. Partaideak Estatu Batuak eta Serbia izango dira.

Izendapen honekin, Garciak amets bat bete du eta bere lana eta talentua aitortuak ikusten ditu.Munduko arbitro onenen artean dugu bizkaitarra.

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik zorionak eman nahi dizkiogu, bizkaitar batek inoiz lortu ez duen lorpen handi onegatik.

Zorionak!