MENU
GABI-GANGOITI-TECNI

Gabi Gangoiti hil da, Bizkaiko saskibaloiaren klasiko bat

Bizkaiko Saskibaloiak oso berri txar bat jaso du ostegun honetan, Gabi Gangoitiren heriotzarena. Patronato,Berrio Otxoa,Leioa eta Loiola taldeetan aritu zen besteak beste, azkenaldian mahaiko ofizial bezala aritzen zen. Horrez gain Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen duen Teknifikazio Programako teknikaria zen.

Gabi Gangoitik utzi egin gaitu eta azken hamarkadetako Bizkaiko Saskibaloiaren  historiaren parte garrantzitsua dugu. Curriculum bikaina eta kirol honekiko maitasun izugarria.

Gabi Gangoiti agurtu nahi duen orok, Ostiral honetan Bilboko Santos Juanes elizan ospatuko den hileta-elizkizunean egin ahal izango du 19:30etan.

Goian Bego.