MENU
ASAMBLEA-JUNIO

Irailaren 6an ospatuko da Ohiko Batzar Orokorra

Iraila lanez gainezka dator arlo federatiboan. Irailaren 6rako Ohiko Batzar Orokorra deitu da Kirol Etxeko Areto nagusian. Lehen deialdia 19:15etan izango da eta bigarren eta azken deialdia 19:30etan. Gai zerrendako puntu garrantzitsuena Hauteskunde Batzorde berria izendatzea izango da.

OHIKO BATZAR OROKORRA- GAI ZERRENDA
1.- Aurreko aktaren onarpena
2.- Hauteskunde batzorde berria izendatzea
3.- Erreguak eta galderak

Gai zerrendako bigarren puntuari dagokionez:
Hauteskunde Batzordea hiru (3) kide titularrez eta inoiz hiru (3) baino gutxiago izango ez den ordezkoez osatuta egongo da. Bere parte izan nahi duten hautagaiek, Batzar Orokorra ospatu baino gutxienez 8 egun lehenago jakinarazi beharko dute federazioaren idazkaritzan. Honen helburua batzarkideek hautagaien identitatea garaiz jakinaraztea da. Hauteskunde Batzordea edo Hauteskunde mahaiaren parte izango diren kideek, ezingo dute Batzar Orokorrerako, Zuzendari Batzorderako edo Presidentetzarako prozesuetan hautagaiak izan. Debeku hau hautes-organo horretako kideek dimisioa emango balute ere indarrean egongo da.