MENU
GDKO-ARXIL-AZKUE

GDKO Ibaizabalek badu egutegia

Hurrengo kurtsoa gainean da eta FEB lehiaketetako talde bizkaitarrak badoaz beraien taldeak osatzen. Hauetariko bat Ibaizabal ST dugu, Galdakoztarrek astelehen honetan jakin dute Emakumezkoen 2.Ligako A taldeko egutegia.

Estitxu Ibarretxe izango da berriz ere proiektuaren buru. Ibaizabal ez zen berdina izango bere harrobiko jokalari eta kapitainak diren Ainara Ramasco eta Miren Agirregoikoa gabe, horregatik beste urte betez arituko dira taldean. Joko Antolatzailea eta Pibota taldeko zutabe nagusiak dira. Beste bi bizkaitarrek ere berritu egin dute, Jone Azkue hegalekoaren helburua Ligan bere lekua hartzea izango da, are eta ardura gehiago hartuz. Eider Zugazagaren helburua , entrenatzaileari, barneko errotazioetan ohiko aukera izan daitekeela konbentzitzea izango da.

Claudia Aponte hegaleko Paraguaiarrak eta Patricia Valiente hegaleko pibot Kataluniarrak beste urte betez jarraituko dute Galdakaon.
Aurpegi berri bi ere izango dira Galdakaon, Gernikako harrobiko Araia Peña eskolta, US Orthez taldetik dator. Berarekin batera Berta Dalmau Hegaleko Pibot Kataluniarra dator LF2ko Badajoz BF taldetik.

8 Jokalari hauekin Ibarretxek taldea ia osatua dauka, atzerriko fitxaketaren baten faltan.

EGUTEGIAREN ZOZKETA

FEB mailen osaketa eta egutegien zozketari dagokionez beste uda aztoratu bat bizi eta gero, Espainiako Federazioak Abuztuaren 8an argitaratu zuen Emakumezkoen 2. Ligako egutegia.

Ibaizabal ST A multzoan izango da beste 13 talderekin. Bere helburua Igoera Faserako sailkatzea izango delarik. Guztira 26 partida jokatuko ditu, lehena urriaren 1ean etxean León Cuna del Parlamentarismo taldearen aurka eta azkena Apirilaren 8an Joventut Les Corts taldearen aurka.

Berritasun handiena, egutegiaz haratago, multzoen eraketan dago. Denboraldi honetan Estatuaren Iparraldea A Multzoan izango da eta B Multzoan Hegoaldea.Hori dela eta GDKO, talde Kataluniarren aurka ere lehiatuko da.
LF2ko Egutegi Osoa Ikusi