MENU
sani-3x3

VI. Minibasket 3x3ko Saniko Jaiak 2016 Torneoa

Uztailaren 27 eta 28an, Minibasket 3×3-ko Saniko Jaiak 2016 Torneoa ospatuko da. Torneoaren antolatzailea Indar Saski ST taldea da eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza du.

13 urte baino gutxiago duten umeek Uztailaren 27an hartuko dute parte eta gainontzekoek Uztailaren 28an. Torneoa Levanteko saskietan ospatuko da, San Inazioko metro geltokitik bi minutura.

Torneo biak 3×3 formatuan ospatuko dira eta Minibasketeko saskietan jokatuko dira. Talde bakoitzak 4 partaide izango ditu gehienez.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo zuzenean izena emateko, indarsaski@bizkaiabasket.com helbidera email bat bidal dezakezue. Egunean bertan izena ematea posible izango da, horretarako lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago kantxan bertaratu beharko da. Irabazle guztiek saria izango dute.