Imanol Adán eta Javi García Panizo, Bizkaiko Hautatzaile berriaImanol Adán eta Javi García Panizo, Bizkaiko Hautatzaile berriak | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
IMANOL ADAN

Imanol Adán eta Javi García Panizo, Bizkaiko Hautatzaile berriaImanol Adán eta Javi García Panizo, Bizkaiko Hautatzaile berriak

Imanol Adán eta Javi García Panizo dira Bizkaiko Kadete eta Mini Selekzioetako tekniko berriak, hurrenez urren. Rafa Pueyo eta Adrián Yáñez aurreko entrenatzaileek, selekzioko taldeen zuzendaritzarekin bateraezinak diren proiektu profesional berrietan daude murgildurik. Adán eta Panizo, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programarekin lanean aritu dira azkenaldian eta beraiekin lan egingo dituzten belaunaldiak oso ondo ezagutzen dituzte.

Imanol Adán esperientzia handidun tekniko bizkaitarra da. Bere hastapenak Jarrilleros taldean egin zituen eta azken denboraldiak EBAko Santurtzi eta Euskal Ligako Gizonezkoen Kadete mailako Unamunorekin egin ditu. Katalunian ere aritu izan da entrenatzen. Argi dago Adán entrenatzaile bikaina dela Pueyo ordezkatzeko.

Mini Selekzioaren arduraduna Javi García Panizo izango da, CB Pauleseko Kirol Zuzendaria. Barakaldoko harrobitik irtendako jokalaria dugu Javi eta FEB mailako talde ezberdinetan aritu izan da. Bizkaira itzuli eta gero, Paúles talderen arduradun bihurtu da eta ihaz Bilbao Basket zuzendu zuen MiniKopan. Hasiko duen ibilbidea esperientzia berri bat izango da Goi Mailako tekniko Bilbotarrarentzat.