MENU
CARTEL-TORNEO-BIDAIDEAK

Bidaideak Gurpil Aulkiko Nazioarteko Saskibaloi Txapelketa Bizkaian ospatuko da

Uztailaren 30 eta 31n, Bilbok eta Getxok,Euskadin lehenengo aldiz egingo den gurpildun aulkiko nazioarteko saskibaloi txapelketa antolatuko dute. Espainia, Turkia eta Britainia Handiko selekzioek parte hartuko dute bertan,Bidaideak Bilbao BSR eta FEDDFko -Desgaitasun Fisikoak dituztenentzako kirolen Espainiako Federazioa- jokalariek osatutako talde konbinatuarekin batera; azken horiek Holandako selekzioaren ordez arituko dira, txapelketan parte hartzekotan zelarik, azken orduan ez baita bertan izango.Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatutako txapelketa Bidaideak erakundeak babestu du; erakunde horrek 25 urte bete ditu 2016 honetan.

Bertaratuko diren hiru selekzioak Rioko Jokoetara begira azken prestaketak egiteko asmoz etorriko dira Bizkaira; irailean jokatuko dute lehiaketa olinpikoa.

Londresko Paralinpiadetan bosgarren sailkatu zen Espainia Europa nahiz Iparramerikan zenbait txapelketa jokatuta iritsiko da Bizkaiko hitzordura. J. Artacho Espainiako hautatzaileak gure lurraldeko lehiaketa baliatuko du Hego Amerikako hitzordurako zerrenda definitu ahal izateko.

Espainiako selekzioko zutabe nagusitzat aipa daitezke CD. Ilunion taldeko Pablo eta Alejandro Zarzuela anaiak, Italiako Briante84 Cantu taldean jokatzen duen Jordi Ruiz eta Asier Garcia bilbotarra, gaur egun Euskadiko gurpil-aulkiko saskibaloi jokalaririk onena eta bere taldean nahiz Espainiako selekzioan kapitain dena. Bilboko Bidaideak klubeko bi jokalari daude orain arte hautatzaileak erabili izan duen zerrendaren barruan: David Mouriz eta Amadou Tijane Diallo. Horiekin batera, gaur egunera arte Txema Avendaño bilbotarrak ere parte hartu izan du Artachoren deialdietan.

Britainia Handiko selekzioa, Europako txapelduna eta Londres 2012an laugarren postu lortu zuena, Riora begira zenbait txapelketa dagoeneko jokatuta iritsiko da Euskadira.

Britainiar selekzioan, kirol honetako munduko potentzietako bat izanik, maila goreneko jokalariak daude bertan, horietako askok Espainiako ligako taldeetan jokatzen dutenak.

Guztien gainetik nabarmentzen da CD. Ilunion taldeko Terry Bywater jokalaria, mundu osoko jokalaririk onenetako bat. Bywaterrekin batera, Espainiako ligan jokatzen dute jokalariek osatzen dute gehienbat Britainia Handiko selekzioa.

Turkiak osatzen du GASeko -Gurpil Aulkiko Saskibaloia- nazioarteko selekziorik onenetako bat, 2015ean Ingalaterran jokatutako Europako txapelketan txapeldunordetza lortu izana, horren adierazle dugu. Galatasaray edo Besiktas bezalako klubek euren ligaren kalitatea eta ahalmena erakusten dute; azken urte hauetan, bertako taldeek Europako lehiaketa guztietako azken faseak jokatu dituztelarik.

Lehian arituko den laugarren taldea Bidaideak Bilbao BSR eta FEDDFko jokalariekin osatutako talde konbinatua izango da, Espainiako hautatzaile  izandako Oscar Trigok zuzenduta.Talde horrek Herbehereetako selekzioa ordezkatuko du, azken orduko baja delarik.

Partidak uztailaren 30 eta 31n jokatuko dira. Parte hartuko duten selekzioei eta talde konbinatuari harrera egingo diote uztailaren 29an Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, 19:00etan.

Uztailaren 30ean Getxoko Fadura kiroldegian izango dira finalerdietako norgehiagokak, ondorengo hitzorduekin:

18:00. Britainia Handia vs Bidaideak Bilbao BSR.

20:00. Espainia vs Turkia.

Bilbao Arena Pabilioian jokatuko dira Uztailaren 31n hirugarren eta laugarren posturako partidak, eta baita ere Finala. Ordutegiak honakoak izango dira:

10:00. Hirugarren eta laugarren posturako partida.

12:00. Finala.

Lau partidak ikusteko sarrera doan izango da.

Txapelketa honetarako, crowfunding kanpaina bat egiten ari gara, proiektua ezagutzera eman eta antolatzeko babesa bildu ahal izateko asmoz. Kanpaina horren inguruko informazioa atxiki dugu, eta baita laguntza eman dezazuen prestatutako kontu-zenbakia ere.

(Hori zabaltzeko eskatu nahi dizuegu)

www.lanzanos.com/proyectos/bsr-rumbo-a-rio-2016

(edo, Bankuko kontu-zenbakia: La Caixa ES80 / 0133 / 2801 / 14 / 4200000524)