MENU
EUSKADI-TM

Venezuela gailendu da Euskadiren aurka (53-58)

Gauzak ez dira ongi hasi Euskadiko selekzioarentzat, izan ere 6,75metroko marratik lehen saskiratzeak lortu ondoren erasoan ataskatu egin baita Jon Txakartegiren taldea, eta jaurtijetetako hutsak lehen laurdenean mantendu dira (0/7 biko jaurtijetetan eta 2/6 hirukoetan), baita jaurtiketa libreetan huts eginez (3/7). Baina halere, euskal selekzioak ez du amore eman, eta lehen laurdenean besoak jaitsi gabe jardun dute lanean, eta lehen laurdena hamaika puntuz behetik amaitu dute (9-20).

Bigarren laurdenaren hasiera ere ez da ona izan, zan ere Venezuela 17puntutara joan da (13-30), baina Euskadiren hobekuntza heldu da defentsan, guztira laurdenean 13 baloi galduaraziz Venezuelari, eta 10-0eko partzialarekin partidan sartzea lortu dute (23-30). Laurdeneko azken minutura arte aldea mantentzea lortu dute, baina azken unean Silvaren hirukoak abantaila 10 puntutara igo du amerikarrentzat (25-35).

Bigarren zatian, bi taldeak saskiratzeak aldatuz joan dira, bietako inor partida kontrolatzeko gai ez zela. Txakartegirenak partidan bizirik mantentzeko gai izan dira, batez ere laurden amaiera onari esker (39-49).

Azken laurdenean, euskaldunen minuturik onenak ikusi dira, Naiara Diezek hiruko marratik izandako portzentaiek lau puntutara kokatu dira (47-51) hiru minuturen faltan. Baina orduan Venezuelaren erreakzioa heldu, eta hamar puntutara jarri dira berriz ere bi ninuturen faltan (47-57). Bi minutu horietan ez dute amore eman euskaldunek, eta azkenean 53-58 galdu dute.

Naiara Diez 12 punturekin eta Maria Asurmendi 9rekin izan dira euskaldunen saskiratzailerik onenak. Venezuelarren partetik, aldiz, Roselis Silva (16) eta Waleska Perez (14) izan dira onenak.

Bihar, Zornotzan jokatuko du Venezuelak Argentinaren aurka 17:09etatik aurrera.

Partidako datoak

Euskadi 53 (9+16+14+14): Garcia (0), Eraunzetamurgil (6), Diez (12), Asurmendi (9), Lizarazu (0), Aldalur (0), Olabarria (8), Aduriz (5), Agirre (5), Pardo (2), Lazaro (6) eta Gastaminza (0)

Venezuela 58 (20+15+14+9): Landeta (2), Silva (16), Corrales (4), Garcia (4), Marquez (0), Wallen (4), Ortega (0), Duran (6), Garate (2) Perez (14), Renault (6) eta Rivas (0).

Epaileak: P. Urbano eta A. Gomez.