MENU
ENTREGA TROFEOS, FEVER,FIESTA, COPAS, GALA,BALONCESTO BIZKAINO

Bizkaiko saskibaloiaren festa nagusia, datorren asteko ostegunean, hilaren 16an

Bizkaiko saskibaloiaren festa nagusia ospatuko da ostegun honetan -ekainak 16- Boluetako industria-poligono aldeko Fever aretoan 18:30etatik 21:30era. Bertan, garaikurren entrega egingo zaie maila federatu eta eskolako klubeko txapeldun eta txapeldunordeei.

Horiek jasotzeko bertaratu beharreko klubei dagozkien gonbidapenak hartzeko tartea ostegun honetan izango da, 11:00-13:00ak bitartean, Miribillan (C/Martín Barua Picaza,27-2º, Bilbo).

Ezinbestekoa izango da klub ororen etortzea, ez baitira ekitalditik kanpo trofeorik eskainiko. Era berean, beren titulua zegozkien Fase Finaletan jasotako Senior, Kadete eta Junior neska eta mutilen taldeko kideak ere azaldu ahalko dira, haien eskaria betez.

Alabaina, neska-mutilen Kopa Junior eta Kadete mailen garaikurrak eskainiko ditugu bestalde. Edozein moduta, jarraian kontsulta ditzakezue Ohore Koadroa zuen taldea txapeldun edo txapeldunorde izan den jakiteko.