MENU
  • JJEE-MARISTAS-COPA
  • JJEE-MARISTAS-SALTO-INICIAL

Eskola-jokoak: Gandasegi, Gernika eta Berrio Otxoa, Euskadiko txapeldun!

Primerako lana Bizkaiko taldeek egindakoa 35 eskola-kirol jokoetan. Hiru partaide, hiru maila eta hiru titulu. Bistan da neskak gailendu izana. Horrez gain, bi txapeldunorde izan ditugu, Gernika eta Maristas klubenak hain zuzen, baita hirugarren postu bat ere, Loiola Indautxuk eskuratua. Ostera, Espainiako txapelketa jokatuko du Haur Nesken Gernika Txiki taldeak.

Haur Mutilen Errendimendu-maila

Txapeldunorde bukatu du Loiola Indautxuk maila honetan finalean Fundación 5+11-ren aurka galdu ondoren. Harrezkero, Espainiakoan lehiatu ezinik ere gelditu da. Zalantzarik gabekoa ordea gauzatutako denboraldia, betiere irudi positiboa eskainiz.

(Deusto udalerriko polikiroldegia)

Larunbata, maiatzak 28

12.15h Fundación 5+11 77 – Easo 02 Adarra 81

Igandea, maiatzak 29

12.15h Easo 02 Adarra  67 - Loiola Indautxu 47

Larunbata, ekainak 4

12.00h Loiola Indautxu  53 – Fundación 5+11 65

 

Haur Nesken Errendimendu-maila

Araba garaitu eta Euskadiko txapeldun bilakatu zen Gernika Txiki, errebotean sufrituta ere. Espainiako txapelketa du jomuga hurrengo egunetan zehar, C taldean kokaturik, RC Celta, CN Helios eta Tenerifeko Luther King-ekin batera.

(Deusto udalerriko polikiroldegia)

Larunbata, maiatzak 28

10.15h Araba Gasteiz Basket  45 – Mondragon Unibertsitatea 55

Igandea, maiatzak 29

10.15h Mondragon Unibertsitatea 39 - Gernika Txiki 79

Larunbata, ekainak 4

10.00h Gernika Txiki 78 – Araba Gasteiz Basket 61

 

Haur Mutilen Partaidetza Maila

Garaipen batekin itxi zuen Gernika 02 taldeak Marianistas B mendean hartuz eta txapeldunorde amaitzeko.

(Abusu La Peña udalerriko  polikiroldegia)

Larunbata, maiatzak 28

12.15h Marianistas B 33 – Arri BKL A Haundi 65

Igandea, maiatzak 29

12.15h Arri BKL A Haundi 45 - Gernika 02 37

Larunbata, ekainak 4

12.00h Gernika 02 68 - Marianistas B 25

 

Haur Nesken Partaidetza Maila

Pronostikoak bete dituzte Berrio Otxoa B Marianistas taldearen aurka, Euskadiko txapeldun bihurtuz kasu honetan ere.

(Abusu La Peña udalerriko polikiroldegia)

Larunbata, maiatzak 28

10.15h Marianistas B 19 – LEK Aresko H2 70

Igandea, maiatzak 29

10.15h LEK Aresko H2 40 - Berrio Otxoa B 45

Larunbata, ekainak 4

10.00h Berrio Otxoa B 63 - Marianistas B 13

 

Errendimendu-mailako Mini Mutilak

Pietate barik aritu ziren Maristaseko umetxoek Fundación 5+11 gasteiztarren aurka. Txapeldunorde postua jokoan, garaipen bikaina eta denboraldi ederra Iturribideren jokalariek jardutakoa.

(San Ignazio udalerriko polikiroldegia)

Larunbata, maiatzak 28

12.15h Fundación 5+11 Ariznavarra 36 – Betiko Kafea ISB 47

Igandea, maiatzak 29

12.15h Betiko Kafea ISB 82 - Maristas Bilbao 80

Larunbata, ekainak 4

12.00h Maristas Bilbao 88 - Fundación 5+11 Ariznavarra 55

 

Haur Nesken Errendimendu-maila

Talde femeninoen presentzia guztiz nagusitzeko, hantxe gelditu zen bestalde Gandasegi Ibaizabalek Corazonistasen aurka lortutako 53-3ko markagailua.

(San Ignazio udalerriko polikiroldegia)

Larunbata, maiatzak 28

10.15h Corazonistas A 18 – Ordizia KE 68

Igandea, maiatzak 29

10.15h Ordizia KE 44 - Gandasegi Ibaizabal 82

Larunbata, ekainak 4

10.00h Gandasegi Ibaizabal 53 - Corazonistas A 3