MENU
ERANDIO-25-ANIV

25. urteurrena ospatzen du Erandio Altzagak

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaz gain, beste talde eta klub batzuk ere dabiltza ospatzen euren urteurrenak. Zehazki, haren 25.a dela eta egin zuen jai duela bi asteko larunbatean – ekainak 18- Erandio Altzagak, herriko polikiroldegian. 1991ko urriaren 21ean sinatu eta egituratu ziren klubaren estatutuak. Ordutik hona, 500 jokalari inguru, 50 entrenatzaile bat eta 1700 partidu baino gehiago ditu ikusmiran.

Egon badira gertaera historiko inportanteak. Horietan deigarriena, ordea, Senior Lehen Mailako neskek 2003/2004an eskuratutako Liga titulua eta horren osteko igoera-maila, estatuko bigarrenera alegia. Haien ustetan, kirol eta giza baloreen hobekuntza eta entrenatzaileen prestaketa da mugiarazten diena.

Ospakizunaren egunean, zazpi partidu ezberdin izan ziren, eta horretaz aparte, 2 belaunaldik txapelketa eta 3 bider 3ko beste bat arratsaldean. 6 eta 9 urte arteko neska-mutilen eskolatxoen aurkezpena egin zen. Ondoren, 33 garaikur banatu eta hamaiketako gozoa dastatu ahal izan zuten guztiek 12:00etan.

500 pertsona baino gehiago izan ziren egunean zehar saskibaloiaren festa berri hau ohoratuz, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidente Germán Monge barne. Guztira, elkarren segidako 14 orduko ekitaldia.