MENU
CE-INFA-FEM--GERNIKA-HELIOS

Helios hartu du mendean Gernika Txikik final zortzirenetan sartzeko aukerak bizirik mantenduz (68-57)

Espainiako haur txapelketaren bigarren jardunaldian CN Helios 68-57 garaitu ostean, baditu oraindik aukera matematikoak Gernika Txikik hurrengo errondan sartzeko. Adi egon beharko gara beraz astearte honetan C multzoan gertatuko denari.

Lehen jardunaldian gertatuakoaz geroztik animoak ahulago egon arren, -denboraldi ofizialean ez baitzuten partidurik galdu-, indarrez bete dira Mikelo Retolazarenak.

Erritmo onez hasi zuten partidua, baina ideik gabe erasoan. Hala adierazten zuen lehen laurdeneko 12-21ko markagailuak kontran. Dena den, defentsan hainbat aldaketa egin eta jokaldi azkarragoez baliatuta 33-34ko emaitzarekin iristen ziren atsedenera. Bueltatu ziren zalantzak aldiz. Balantze defentsiboa gaizki kudeatu eta kontraeraso ugari onartzen zituzten. Zaragozako neskak, orduan, 41-51ko abantaila eskuratzen zuten hamar minuturen faltan. Zonaldean ongi kokatu ziren gernikarrak azkenik, kantxa osoan presioa eginez. Kanariar irletako Luther King txapelduna irabazita, hurrengo errondarako sailkapena lortuko lukete bizkaitarrak beraz.