Amaiera eman zaio ‘Cuida tu cuerpo, cuida tu mente’ izenez ezaguna den VIII. edizioari | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU
  • CUIDA-9
  • CUIDA-8
  • CUIDA-6
  • CUIDA-5
  • CUIDA-4
  • CUIDA-3
  • CUIDA-2
  • CUIDA-1

Amaiera eman zaio ‘Cuida tu cuerpo, cuida tu mente’ izenez ezaguna den VIII. edizioari

Zortzi denboraldi darama BizkaiaBasket Fundazioak emakumeek askotan pairatutako gizarte bazterketaren aurka borrokatuz, integrazioa eta egunean eguneko bizitza errazten saiatuz. Kirola orokorrean eta zehazki saskibaloia da haientzat sarbideetako bat.

Cáritaseko Elurra, Ekin eta Argindegiko 30 emakume baino gehiagok hartu zuten parte. Asteazkenean eman zitzaion amaiera otsailean hasi zen aurtengo ekimenari, Aimar Herrán eta Itziar Buenok zuzendutako entrenamenduen eboluzioa jokatutako lagunarteko partidu baten bidez azalaraziz.

Gorriz jantzitako taldeak irabazi zuen azkeneko minutuan sartutako saskiraketa bati esker. Emozioa eta berdintasuna une oro beraz, guztiak izugarri gozatuz.