MENU
aplazado-beach-basket

75. urteurrena: saskibaloiaz gozatu Sopelako hondartzan!

Saskibaloiaz udan ere gozatzea, eta hondartzan. Horra hondartzako Basket torneoak sortu gura duen grina, Sopelako udala eta Ugeraga Saski taldearen elkarlanaz. Ekainaren 25ean ospatuko da kosta Atlantikoko Basket Hondartzako lehenbiziko torneoa, betiere eguraldiaren egoera ona izanda. Eusko Jaurlaritzako kirol-arloak onartu du ekimena, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere 75. urteurrena goraipatzeko hala eskatuta.

Horra modalitate berri honen gidalerroak:

-Taldeak: talde bakoitza, bai Senior edo oinarrizko maila izanda, hiru eta bost pertsona bitartean osaturik egon daiteke. Hondar-zelaian hiru jokatuko dute une oro, denak oinutsik, akordiorik egongo balitz salbu.

-Iraupena: 15 minutuko tarte bakarra; urrezko saskiraketak erabakiko luke garailea berdinketa emango balitz araututako denboran. Inskripzio-kopurua altuegia balitz, antolatzaileek 15 puntura iritsiko litzatekeen lehena kontsideratuko luke irabazle gisa, partidua hasi aurretik bi aurkariak abisatuta.

-Joko-eremua: zelaiak 12 metro luze eta 10 metro zabaleko laukizuzena izango da, arezkoa, eta banakako jaurtiketak ateko marratik lau metrotara saskiratuko dira.

-Saskia: 3,05 eta 2,60ko altuera izango dute mailari egokituz, area irteten den toki beretik gora.

-Baloia: kategoria bakoitzeko baloi ofizialarekin jokatuko da. Taldeak mixtoak izanik, mutilen mailako baloiari emango litzaioke lehentasuna.

-Aurreratzea: baloia hondar gainean boteak eman ezin direnez, paseen bitartez jokatuko da, eskuetan izanda bi pauso eman ahal izanik.

-Puntuazioa: puntu bat saskiraketa bakoitzeko, talde bakoitzeko nagusienak edota alley-hoopak salbu, bi puntuko balioa izango baitute.

Inskripzioak doakoak dira, icamarero@bizkaiabasket.com emailaren bitartez izen, bi abizen eta jaiotze-data adierazita. Izena emateko Epea ekainaren 22an bukatzen da, 19:00etan. Informazio edo kontsultak aurrean aipatu helbidean.