MENU
  • BSR---FF-ILUNION-GETAFE2
  • BSR---FF-ILUNION-GETAFE
  • BSR---FF-ILUNION

Hirugarren postua Bidaideak BSR-rentzat 2015-16 denboraldian

Hirugarren postua lehiatu zuten aurreko asteburuan Bidaideak BSR-k finalaurrekoetan CD Ilunionen aurka 59-49ko porrota jasan ostean. Ordea, Getaferi 63-52 irabazi eta hirugarren sailkatu dira. Zorionak Bilbao Bidaideak BSR osatzen duten kide guztiei!

Madrildarren barneko jokaldiak eta erritmoa mantenduz saiatu ziren partidua kudeatzen Domingo Gilen jokalariak, atsedenera berreskura zitekeen desabantailarekin iritsiz, 27-21. Paseak galdu eta erratutako saskiraketek ez zioten barkatu gerora bilbotarrei eta 15 puntuko ezberdintasuna lortzera heldu ziren aurkariak. Hala ere, Defentsan hobetuz eta eraso aldetikako zorioneko ekintza batzuekin aldiz distantziak urritu zituen berriro, 49-43. Baina, arazo bat suertatu zen saski baten inguruko erlojua apurtu zelarik. 15 minutu egon zen partidua geldirik eta berriz abiarazi orduko bilbotarrak trabatu eta ezin izan zioten aurre egin unera arte pairatutako desabantailari.

Europako hoberenei aurre egin ostean, hirugarren postua lortzeko ahaleginei ekingo zioten igandean. Berdinduta hasieran, baina indartsu bukatu zuten lehen partea 10 puntuko abantailaz gozatuz, 35-25. Getafe taldearen Vahid jokalari iraniarrak berriz, gauzak konplikatu zituen apur bat, baina berehala atera zen Tureken indar fisikoa, Bidaideak klubaren errentagarritasuna bermatzeko.