MENU
bizkaia-camiseta

Bizkaiko haur eta kadeten preselekzioak martxan

2016/17. kurtsoari begira hasi dira lanean jada Bizkaiko selekzioak Euskadiko txapelketa prestatzeko. Halaber, datorren igandean –ekainak 5- izango da hautatzaile eta jokalarien arteko lehen hautematea. Segidan kontsulta ditzakezue dagokizuen zerrenda eta ordutegiak:

HAUR NESKEN PRESELEKZIOA
CPT Getxon jardungo den kontzentrazioaren aurretiko entrenamendura aurkeztu beharko dira Deustoko La Salle ikastolan igandean –ekainak 5-, 18,45ean.

HAUR MUTILEN PRESELEKZIOA
CPT Getxon jardungo den kontzentrazioaren aurretiko entrenamendura azaldu beharko dira Leioako Irlandesas ikastolan igandean –ekainak 5-.

KADETE NESKEN PRESELEKZIOA
CPT Getxon jardungo den kontzentrazioaren aurretiko entrenamendura azaldu beharko dira Durangoko Jesuitak ikastolan igandean –ekainak 5-.

Bi txanda: A multzoak 17-18,15ak arte egingo du saioa (16,45ean aurkeztuz); B multzokoek, berriz, 18,30-19,45ak arte izango dute saioa (18,15ean aurkeztuz).

KADETE MUTILEN PRESELEKZIOA
CPT Getxon jardungo den kontzentrazioaren aurretiko entrenamendura azaldu beharko dira Deustoko La Salle ikastolan igandean –ekainak 5-, jokalariak 16,45ean aurkeztuz.